27-05-2026 Miércoles, VIII semana - tiempo ordinario
27.05.2026

‘Bizkaia isilik’ ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe

Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.

Maiatzeko ‘Bizkaia isilik’ bilkuran gazte migratzaileen errealitatea nabarmenduko da.

Espainian egoera irregularrean bizi diran 10 atzerritarretik 7 gazteak dirala uste da. Holan, pertsona horreek zailtasun handiak dabez ezinbesteko ondasunak jadesteko: heziketa, lana, gizarte babesa, parte-hartzea… Gainera, gazte honeek markatuta dagoz eta mesfidantzapean. Gehiegikeriak jasateko arrisku gehiago be badabe.

Bilkurak 19.30etan egingo dira leku honeetan:

  • Bilbao: Arriaga antzokiko plaza (aitatutako aldaketagaz) eta Ibarrekolanda

  • Galdakao: Iturrondo (lekukotasun-bilkura)

  • Durango: Andra Mari
  • Balmaseda: San Severino plaza

  • Portugalete: Gregorio Uzkiano kalea

  • Barakaldo: Bide Onera
  • Getxo: Talletxe
  • Zornotza–Amorebieta: Herriko Plaza

Bizkaia isilik ekimenetik atzerritarren erregularizazinorako prozesua babesten da: “conseguido –dinoe-gracias a la movilización de muchas organizaciones sociales y de la Iglesia. Esperamos -dicen- que este proceso dé respuesta a todas las personas hoy en situación administrativa irregular, sobre todo a aquellas que llevan sufriendo esta situación durante mucho tiempo. Exigimos que las trabas burocráticas no sean nunca una barrera que imposibilite el acceso a derechos básicos y condiciones de vida dignas”.

Ekainaren 24an izango dira hrrengo bilkurak.

www.bizkeliza.org

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: