28-05-2026 Jesucristo, sumo y eterno Sacerdote
26.05.2026

“Bizian Gora” mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon

Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta. 

Bizian Gora-Vida Ascendente eleizbarrutiko mobimentua 60 urtetik gorako pertsonentzat da eta Bilboko eleizbarrutian 1987an jarri zan martxan.

Bizian Gora

Hiru helburu nagusi ditu: Nagusien arteko adiskidetasuna, sakondutako eta eguneratutako fede bizitza eta apostolutza parte-hartzailea.

Heziketa:

Pertsona nagusien mobimentu honek heziketa eta ospakizunak eskeintzen ditu kurtsoan. Manuel Heredia da kontsiliarioa eta Mª Jesus Beascoechea eleizbarrutiko presidentea.


www.bizkeliza.org

Vida Ascendente – Bizian Gora