26.05.2026

Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean. 

Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren Egunez ospatuko dira urteurrenak eta hasteko, goizeko 10:30etan, Ernest Brotons Plasenciako gotzainak berbaldia eskeiniko dau Begoñako gogarte etxean. 

Eguerdiko 12:30etan ospatuko da Eukaristia, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Begoñako basilikan eta hau amaitzeaz batera gogarte etxera bueltatuko dira bazkaltzera. 

2025eko ospakizuneko argazkiak.  


25., 50.eta 60. urteurrenak:

Diamantezko Ezteguak ospatuko dabezan abadeak:

Eleizbarrutiko abadeak: Félix Bilbao Monasterio, Rafael Aguirre Monasterio, Lope Jesús Sánchez García, Jose María Ruiz de Azua, Jose Gómez Moreno, Eduardo Lejarcegui Echevarria, Jose Sagarna Izaguirre, Jose Luis Achoegui Iraolagoitia, Juan Antonio Losada Bardeci eta Juan Miguel Zuñiga Lopez.

Eleizbarrutiko fraileak: Ruben Beaskoa Aldamiz (Pasiotarra) eta Jesus García Gomez (Pasiotarra).

Urrezko Ezteguak ospatuko dabezan abadeak:

Eleizbarrutiko abadeak: Francisco Javier Icobalceta Meabe, Domingo Perales Linaza, Juan Jose Elezcano Echevarria. Santos Gil Varona, Gaspar Martínez Fernandez de Larrinoa. Miguel Angel Azpeitia Bengoa, Juan Luis Echevarria Larrabide eta Fernando Allende Bravo.

Eleizbarrutiko fraileak: Miguel Angel García Luis (Salestarra) eta Narciso Sanchez Garcia (Opus Dei).

Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabezan abadeak:

Eleizbarrutiko abadea: Javier Garai Amo.

Eleizbarrutiko frailea: Santiago Juarez Fuertes.


Grupo que ayer celebró sus bodas de platino, diamante, oro y plata sacerdotales