Barriak

Etiquetado como: Bizkaia Isilik

18.12.2024

Gaur, zineforum solidarioa Bilboko 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik

Gabon-aldia dala-eta, abenduko Bizkaia isilik bilkura astebete aurreratuko da eta, beraz, gaur izango dira ohiko lekuetan. Bilboko bilkura isilaren aurretik, bideoforuma egingo da Chiapas-Mexikoko ume eta nagusi indigenen inguruan. Giza eskubideen alde konprometituta dagoan Ofelia Median Mexikoko aktore, gidoilari, ekoizle eta aktibista sozialak eta ikerketa historikoaz …

30.10.2024

Pobretasuna eta honen arrazoiak agertuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Antolatzaileen esanetan, "urrian, gure gizarteko multzo esanguratsuan eragin nabarmena dauan POBRETASUNA eta berau eragiten daben ARRAZOIAK agertu gura doguz. Euskadin, batez be Europatik kanpoko herrialdeetatik datozan etorkinengan dau pobretasunak eraginik latzena, izan be, gizatalde horretako %41,1 pobreak dira, Ikuspegiren azken txostenaren arabera. Datu honen …

26.06.2024

Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kultur anitzetako taldeek antolatu dabez gaurko 'Bizkaia isilik' bilkurak

'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur arratsaldez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, …

29.05.2024

Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik

Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo …

20.05.2024

'Bizkaia isilik' bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian

"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako …

27.03.2024

Bizimodu hobearen bila euren etxea izten daben emakumeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Hilaren azken eguaztenez ohiko bihurtu danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan egingo dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan,

28.02.2024

'Bizkaia isilik' bilkura isiletan pertsona-salerosketaren biktimak izango dabez gogoan

HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur, bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak gitxitzen dabezan politika bidegabeak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira, ondorengo lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon,

31.01.2024

Gerrrak jasaten diharduen lurraldeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Gaur arratsaldeko 19:30etan, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkura isilak egingo dira ohiko lekuetan, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar daben pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dabezan bidegabeko politikak salatzeko". Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon,

27.12.2023

'Bizkaia isilik' ekimenak urtea aztertuko dau

Abenduko bilkura isilean, 2023ko azkenean, urteko gorabeherak aztertuko dabez, etorkin eta errefuxiatuei, "mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonei" dagokiezan giza eskubideen urraketen ingurukoak berrikusteko eta "Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzea" salatzeko.

25.10.2023

'Bizkaia isilik', bakearen eta pobretasuna deuseztatzearen alde

'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan, 19:30etan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Dalako bilkura horreek lekuotan egiten dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan;

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2611 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

20.07.2026

Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

Emaitzak orrialdeka