12-10-2024 Nuestra Señora del Pilar
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 ‘Bizkaia isilik’ bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian
20.05.2024

‘Bizkaia isilik’ bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian

"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako ekitaldian. 

‘Bizkaia isilik’ ekimena orain dala urte batzuk hasi zan hilaren azken eguaztenez bilkurak egiten “etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko”. Urteen buruan, gora egin dau bilkuren kopuruak eta, gaur egun, leku honeetan egiten dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. 

‘Bizkaia isilik’ ekimenak maiatzaren 29an ospatuko dau hurrengo bilkura.

Autonomia Indautxu Gizarte Gela

1995ko udabarrian, Josetxu Canibe abadeak eta Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzagaz lotura estua eban Jose Luis Longartek -azken urte biotan hil dira- Basurtun fededunek eta fedegabeek gaurkotasunezko gizarte gaien inguruan eztabaidan jarduteko foro iraunkorra sortu beharra egoala pentsatu eben. Urtez urte, gaur egun Autonomia Indautxu inguruan, euren pentsamendu bategite, eztabaida eta konpromisorako askotariko eremuetan zehazten da. 

2025ean, 30 urte beteko dabez. Ibilbide honetan, eta hainbat testuingurutan, gai batzuk nabarmendu dira: immigrazinoa, pobretasuna, bake eta adiskidetzea, familia, emakumearen bardintasuna, boluntario solidarioak, erlejinoen arteko hartu-emona, gizarte eta lan gatazka, konpromiso politikoa…, eta Luis Vadillo Etxebarria Gizarte Gelako kideak 20. urteurreneko ospakizunean adierazo ebanez, “uste dogu aurrerantzean be landu behar izango doguzala”. 

Circulo de Silencio en el Arriaga