23-06-2024 Domingo, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
19.05.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Nekane Garcia misiolariak bisita egin eutsan Bilboko gotzainari.

Sendagilea da eta Bunkeyako ospitala zuzentzen dau.

Helsinkiko gotzaina Bilbon

Mons. Ramon Goyarrola Helsinkiko gotzaina Eleizbarrutian izan da.

Berbaldia eskaini eban Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian: “Gitxiengo izanda sinistu. Ebanjelizazinoaren abentura handia”.

Finlandian bizi dauan esperientziaren barri emon eban.

Ramón Goyarrola (Bilbao, 1969) 2006an joan zan Helsinkira.

Estrella Moreno

Estrella Moreno ETPIko zuzendariaren berbaldia.

Sabino Arana Fundazinoan, “Emakumeak eta Eleiza Bizkaian. Erronkak eta aukerak” goiburupean.

Estrella Moreno Laiz Teologian doktore da.

Menchaca de la Bodega saria

Menchaca de la Bodega Fundazinoak 50. urteurrena ospatzen dihardu.

Aurtengo sarituak: Aita Mari salbamendu-ontzia, San Juan de Dios ospitalea, Aintzane Monteverde (San Nikolas zabalik), Somorrostro ikastegia eta Begoña Agirrezabal (Arangoiti).

Sari solidarioen 24. ekitaldia.

Santurtzi Pastoral Barrutia sortu da

Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barria.

Parrokiez gainera, erlijiosoen alkarteak batu dira PBra.

Ikastetxe bi eta ospitale bat be badagoz.

Mendekosteko ospakizunean izan zan eleizkizuna.

Mendekoste

Mendekosten, Bakearen aldeko keinua Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen ekimenez. 

Bakearen alde otoitz egiteko aukera.

Eskauten ekintza ingurumenaren alde

Surfrider Foundation alkarteagaz batera.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentua eta Surfrider Foundation alkartea, alkarlanean.

«Bilboko Korala Gertutik»

«Bilboko Korala Gertutik» zikloa, Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatuta, Erruki-etxean.

Sei kontzertu Bilboko hainbat auzotan.

Beloradoko klaratarrak

On Joseba Segura gotzainak Beloradoko klaratarren inguruko auziaz hitz egin dau.

Deigarritzat joten dau hartu daben erabakia.

Jentea harrituta dago gertatutakoaren aurrean.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak