28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 ‘Bizkaia isilik’ ekimenak urtea aztertuko dau
27.12.2023

‘Bizkaia isilik’ ekimenak urtea aztertuko dau

Abenduko bilkura isilean, 2023ko azkenean, urteko gorabeherak aztertuko dabez, etorkin eta errefuxiatuei, "mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonei" dagokiezan giza eskubideen urraketen ingurukoak berrikusteko eta "Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzea" salatzeko.

Gaur, hilaren azken eguaztena izanda, ‘Bizkaia isilik’ ekimenak bilkura isilak egingo ditu ohiko lekuetan eta orduan, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan, Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan, Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan, eta Zornotzan, Herriko plazan.

Gaur, munduko gatazka bortitzek izan daben gorakadaren inguruan gogoeta egingo dabe: “Bigarren Mundu Gerra amaitu zanetik, goreneko mailara iritsi dira eta desbardintasunek okerrera egin dabe, bazterketa gehitu egin da, gorrotoaren, inpunitatearen diskurtsoa gero eta latzagoa da, banaketak eta polarizazinoa gero eta handiagoak dira eta klima-larrialdiak bere eraginak itzi ditu”.

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, 2023a amaitzeko egun batzuk falta diranean, aurton 3.378 etorkin hil dira Mediterraneoa (munduko hobi komunik handiena) zeharkatzeko saiakeran.

Urteko azken bilkuran, esker ona adierazoko deutse ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan parte hartzen daben guzttiei euren konpromisoagaitik eta 2024.eko urtarrilaren 31ko bilkurarako deialdia egingo dabe. 

Imagen del Círculo de Silencio, del pasado mes de noviembre, en Bilbao.