22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

1. Bikaritzak jarritako autobusa erabili ala ez, ezinbestekoa da izena emotea gauzak hobeto antolatzeko. 

2. Autobusak jarriko dira bikaritzetan eta garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egingo da.

3. Diru-ekarpena egitea proposatuko da:

  • 20€/pertsona bakotxeko (autobusa, gosaria eta bazkaria barne) 

  • 15€/pertsona bakotxeko (autobus barik)

Kurtso hasierako kartela

Diru-ekarpena, bizumez (38094) edo dirua autobusetan batuz egingo da. Ondasunen kristau batasuna eragiten dau, diru-arazoak dirala-eta ekitaldira joan barik geratzea saihestuz (ezin dabenek ez dabe dirurik jarriko). Ekarpenak, gainera, urrinagotik datozan pertsonen parte-hartzea orekatu egiten dau eta jardueraren finantzaketan lagundu.

Ordutegia eta jarduerak:

10:00 Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikara heldu. Harrera eta otoitzaldia.

11:00 Banaketa jardueretarako prestatutako leku bitara joateko.

11:20 1. jarduera.

11:50 2. jarduera.

12:30 Basilikara bueltatu. Jarduerak amaitutzat emon.

13:00 Gotzainaren berbak.

13:15 Azken otoitzaldia.

14:00 Bazkaria.

16:30 Etxera bueltatu.

Inscripción. Izen-emotea

www.bizkeliza.org

El pórtico de la basílica de Durango,

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Goazen