22.07.2026

“Bokazinoa: hitza eta egitea”: Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

Nekatuta etorri dira kanpamentutik, baina pozarren, 11 egun eder igaro dabezalako naturaz inguratuta, otoitz eta gogoeta eginez, Zaragoza eta Gasteizko Ekintza Katoliko Orokorreko beste gazte batzukaz batera.

Ekintza Katoliko Orokorra

“Bokazinoa: hitza eta egitea” goiburuaren haritik ospatu da aurtengo kanpamentua. Begirada bikotxaren bidez -ingurura eta norbere bihotzera-, takdeak Jainkoaren deia entzutea galarazoten daben oztopoen eta bitzitzako eragileen inguruan gogoeta egin dau.

Ekintza Katoliko Orokorra

Amaieran azaldu dabenez, “han podido descubrir que la vocación es un proyecto único que Dios tiene para cada persona, que se vive en comunidad y que todas las personas estamos llamadas a descubrir y responder desde la vida cotidiana”.

Ekintza Katoliko Orokorra

www.bizkeliza.org