06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

Irailetik aurrera Gotzain Kontseilua barritzen da, bikario barri batzuen sarreragaz. Barrikuntzetako bat da emakumezko ordezkari bat egongo dala V. bikaritzako pastoral koordinazinorako.

Bilboko eleizbarrutiak gabonilan jarri eban martxan lurraldeko bikarioen eta bikario orokorraren karguak barritzeko kontsulta-prozesua. Prozesu hori amaitu ondoren, hau da irailean formalki eratuko dan Gotzain Kontseilu zabal barria.

Izenak eta ardurak

Kerman López Campo. Bikario nagusi gisa hautatu eben barriro, eta kargu hori dau 2021etik.

Kerman López
Kerman López, en Radio Popular-Herri Irratia

Sergio Buiza Alcorta. I. eta II. bikaritzetako lurralde-bikario gisa hautatu eben barriro. Buiza, gainera, Meatzaldeko PBko Abade Taldeko moderatzailea da. Karidade eta Justizia Ordezkaritzako kide be bada, eta lehentasunezko dedikazinoa dau askotariko gaitasunak dabezan pertsonei arreta emoteko. Gainera, Pertsona Gor eta Gor-itsuentzako Pastoral Zerbitzuaren eleizbarrutiko arduraduna da. Era berean, FRATER, Urritasuna daukien personen kristinau fraternidadea eta Meatzaldea Pastoral Barrutiko Sal y Luz komunidadeko kontsiliarioa da.

Sergio Buiza

Fernando Marcos Ayjon. III. eta VII. bikaritzetako lurralde-bikario gisa hautatu eben barriro. Marcos Ayjón Xabierko San Frantzisko parrokietako parrokoa be bada. Gainera, Bilboko Abandoko San Bizente Martiriaren parrokoa be bai.

Fernando Marcos
Fernando Marcos Ayjón.

Carlos Olabarri Etxebarria IV. bikaritzako lurraldeko bikario izango da. Olabarri, gaur egun, Arratia Pastoral Barrutiko moderatzailea da. Espetxe kalonjea da, ministerio ordenaurako Idazkaritzako zuzendaria eta abade etxeko zuzendaria be bada. Era berean, Elizbarrutiko Seminarioko prestakuntza taldeko kidea da.

Carlos Olabarri

Borja Uriarte Corral VI. bikaritzako lurraldeko bikario izango da. Areeta-Romo Pastoral Barrutiko Abade Taldeko kidea da Uriarte. Elizbarrutiko Seminarioko zuzendari espirituala be bada.

Lectura del Pregón 2025 Borja Uriarte
Borja Uriarte

Jose Agustin Maiz Alcorta bikarioa V. Maiz Lekeitio, Mendexa, Amoroto, Ispaster eta Gizaburuagako erretorea da. IV. eta V. bikaritzetako lurralde-bikario izan zan 2011 eta 2021 artean.

Bendición Kilin-kala
José Agustín Maiz

Inmaculada Loroño Ormaetxea. Gotzainak ordezkari izentauko dau V. bikaritzako pastoral koordinazinorako. Gaur egun, Loroño “ospatzailea” da Morgan, eta ministerio-taldeko kide da. Gainera, Gernikaldea Pastoral Barrutiko (PB) Pastoral Kontseilua osatzen du, Mendialdea inguruko “ospatzaileak” ordezkatuz.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Gotzain Kontseilua