Barriak
Etiquetado como: Gotzain Kontseilua
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran …
Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau
Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio …
Gotzain Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra Berrizen
Berrizko Mesedetakoen Barnezabal gogarte etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Bertan izango dira On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Sergio Buiza, Fernando Marcos, Alex Alonso, Felix Larrondo eta Jose Mari Kortazar lurralde bikarioak, Carlos Bargos idazkari nagusia eta kontseilu zabalean …
Gotzain Kontseiluak kurtsoari hasiera emon deutso
Gaur -martitzena-, gotzaina buru dala, Eleizbarrutiaren gobernuan esku-hartzen dauan Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Kontseilu zabalak kurtsoko lehenengo batzarra ospatzen dihardu. Kurtso barriari begira eskuartean dabezan gai nabarmenak aztertuko dabez, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren ingurukoak. Derion, irailaren 28an ospatuko dan 'Goazen 2024' ekitaldian …
Estrella Morenok be parte hartuko dau Gotzain Kontseilu zabalean
Atzo -martitzena- batzartu zan Gotzain Kontseilu zabala eta bertan izan zan Estrella Moreno Laiz kontseilari barria. Estrella, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendaria da eta kontseilu honetako kide barri da joan dan astean lehenengo aldiz batzarrean parte hartu eban Carlos Bargos Eleizbarrutiko Idazkari Nagusiagaz batera. Juanma Seco eta Marisa …
Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra: agurrak eta kide barriak
Atzo ospatu zan Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra. Gotzaina buru dauan erakunde honek Eleizbarrutiaren gobernuan laguntzen dau. 2021ean martxan jarri zan talde honetan, aurpegi barria dago, hain zuzen be, 11 urtez Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari izan dan eta Eleizbarrutiko Idazkari Nagusi izendatu barri daben Carlos Bargosena. Beste alde batetik, …
Kurtsoko azken Gotzain Kontseilua, Berrizen
Berrizko Mesedetakoek Berrizen bertan daukien Barnezabal Gogarte Etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Kide guztiek -Eleizbarrutiko gotzaina, bikario nagusia, lurraldeetako bikarioak, Juanma Seco idazkari nagusia eta Marisa Arias (Laikotzarako Idazkaritzako zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria …
Caritas Bizkaia, Ceutako tragediaren aurrean
Caritas Bizkaiak bere ardurea erakutsi dau azken egunotan Ceutan izan dan tragediaren aurrean, eta bat egin dau Caritas Espainiak plazaratutako jarrereagaz. Erakundeak gogorarazo dau migrazino-drama ezin dala soilik mugen kudeaketatik ikusi, pertsona bakotxaren duintasunaren defentsatik baizik.
Ama Birjinaren bederatziurrena Bizkaiko parrokietan
Bizkaiko parrokia askok bederatziurrena hasiko dabe gaur, Andra Mariaren Jasokundearen aurreko bederatzi eguneko otoitza, datorren abuztuaren 15ari begira. Debozinoa eleizbarruti osoko tenpluetan biziko dan arren, Begoñako basilikan batuko da fededun gehien, urtero zaindariaren inguruan milaka lagun batzen dituan erromeria tradizinonalaren aurreko jardunaldietan.
Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"
Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.



