01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

Gaur, Arratzun izango da uztailaren hasieran hasi eta azken txanpan dan organo-jaialdiko emonaldia. Ruth Rosiqerek eta Susana Garciak abuztuaren 8an, Axpe-Busturiako Andra Mari eleizan eskeiniko daben kontzertuak eta Javier Artigas, Benantzi Bilbao, Josu Sorriketa, Lapse Mundaka eta Arantza Fernandesek abuztuaren 15ean Mundakako Andra Mari eleizan eskeiniko dabenak emongo deutsoe amaiera organo-jaialdiari.

Euskal Herria Museoa

Aurton, gainera, Euskal Herria Museoak be esku-hartzen dihardu jaialdian, Lope Alberdi Recalde (1868-1948) organogileari eskeinitako erakusketagaz. Lope Alberdi organogilea Gautegiz-Arteagan jaio zan eta ospetsua izan zan euskal organogintzan. 

https://bizkeliza.org/noticia/exposicion-silbidos-de-urdaibai-el-organero-lope-alberdi-en-gernika/

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak musika eta ondarea lotzeko xedeari eutsi egin deutso. “Urdaibaiko Organoak eta Ondarea” goiburuaren harira, musikaren, historiaren eta ondarearen lotura estuan jarri dau arreta. 

www.bizkeliza.org