Begoñako Kofradiak sei itsasontzi kontratatu ditu, 2025ean baino bi gehiago, eta Andra Maria eroango dauanagaz batera, 350 bidaiari eroango dabez.
Itsasontzian joateko txartelek 12 € balio dabe eta prezio horretan bihar eta etzi -abuztuak 3 eta 4, astelehen eta martitzena- Kofradiaren egoitzan (Begoñako Andra Mari, 10, etxabea) 17:00etatik 19:30etara banatuko daben oroitzapenezko lepokoa sartzen da. Azaldu dabenez, “leku guztiak gordeta badagoz be, deitu Kofradiara (94.416.73.09) eta itxarote-zerrendan izena emon”.
Itsasontzi pribatuak
Kofradiak dei egin dau itsasontzi pribatuek prozesinoan parte hartu dagien. Aldez aurretik Kofradiara deitu eta izena emoteko eskatu dabe. Hiru metroko bandera emongo deutse Amatxuren irudiagaz ontzian ipintzeko.
Dei egin dabe, aldi berean, prozesinoan parte hartuko dabenek zein ertzetan begira egongo diranek alkandora edo ator zuria eta praka edo gona urdina jantzi dagiezan, horreek dira-eta “beren-beregi marinel-koloreak eta Andra Mariaren ohiko koloreak”.
Begoñako Kofradia







