Beste urte batez, Bermeoko Andra Mari eleizan musika klasikoa entzuteko aukera izango da XLI. Musika Astean. Bermeoko Udalak antolatutako jaialdi honetan 5 kontzertu ospatuko dira, danetan sarrera doan da eta 20:00etan hasiko dira.
Berrogei urte inguruko ibilbideagaz, Musika Astea da Bermeoko Udaleko Kultur eta Heziketarako saial antolatzen duan kultur ekitaldirik zaharrena. Herriko kultur egutegian guztiz sustraituta dagoan jarduera da.
Egitaraua
Gaur, Ahaire Eho Flute Quartet, lau emakume txirula-jotzailek osotzen daben taldearen emonaldia izango da. Ahaire Eho Flute Qauartet taldeak musikaren eta jentearen arteko lotura estutu gura daben antzezte-esperientzia murgitzaileak aurkeztuko ditu.
Bihar -martitzena- Julian Kainrath biolin-jotzailea eta Anton Gerzenberg piano-jotzailea, Nazinoartean etorkizun handia daben musikari gazteak, izango dira protagonista.
Abuztuaren 5ean, Aralar Quartet Iruñan sortutako hari-instrumentuen laukoteak jardungo dau. Aralar Quartet taldeak musika-lan klasikoak zein musikagile garaikideenak interpretatzen dabez.
Abuztuaren 6an, eguenez, Silboberri taldeak emongo deutso amaiera aurtengo ekitaldiari. Erreferentziazko taldea da txisturako errepertorioaren barrikuntzan.







