Urigintza-aldaketan bete-betean sartuta dagoan Deustuko ibaiertzeak fede eta kolorez betetako ekitaldia ospatu zan atzo erlejinoen arteko hartu-emona sustatzeko. Alkarte musulman senegaldarrak Gran Magal jaialdia ospatu eban Zorrozaurren, kofradia sufi muridiaren ospakizunik garrantzitsuena. Euskadi eta Kantabriako 5.000 fededun inguru batu zan ekitaldian.
Magal, wolof hizkuntzan, “oroitzapena” edo “omenaldia” da. Oroitzapen espiritualari eta Ahmadou Bamba muridi kofradiaren sortzaileak idatzitako olerki erlijiosoen errezitazino jarraituari eskeinitako eguna da. Bilboko kaleak boubou koloretsu eta tunika ikusgarriez bete ziran. Alkarteko kideek jai nagusietan janzten dabezan jantziak dira.
Etenbako hartu-emona
Erlejinoen arteko hartu-emonerako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzak “maizko” hartu-emona dauka Bizkaian dagoan alkarte musulman senegaldarragaz. Lotura horri eutsiz, Miguel Angel Esnaolak Bizkaian hiru urtez behin ospatzen dan ekialdian parte hartu eban.
Lekuko Eleizak gainerako erlejinoakaz bat egiteko daukan konpromisoa agertzen da Bilboko Eleizbarrutiak honako ekitaldietan parte hartzean. Lotura hori Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Udaleko Mahaian izaten diran batzarretan be islatzen da.







