04.08.2026

Alkarte latinoamerikarrak “Virgen del Cisne” dalakoaren eguna ospatuko dau

Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.

Veronica Cali pastoral latinoamerikarraren Bilboko eleizbarrutiko koordinatzaleak azaldu dauanez, “Virgen del Cisne” dalakoaren agerpena 1954ko urriaren 12an gertatu zan”. Orduan, El Cisne (Loja-Ekuador) heria lehorte eta arratoi-izurrite itzelak astindu eban, ereintza guztiak suntsituz eta egundoko gosetea zabalduz. 

Virgen del Cisne
Virgen del Cisne (Loja) basilikako altara nagusia

Hauxe da Ama Birjinak herriari agindutakoa: “Uste osoa izan niregan, lagundu eta babestu egingo zaituet-eta sekula gehiago ez zaitezen gose izan; hemen lagundu gura deutsuetu, eraiki leku honetan tenplua eta hortxe egongo naz beti zuekaz”.

El Cisne

Beranduago, 1595ean, Quito urian, El Cisne herriko indigenek Virgen del Quinche Mexikoko Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren kopia egiteko eskatu eutsoen Diego de Robles artistari. Urtebeteren buruan hel du zan El Cisne herrira umea eskuan eban Andra Maria beltzaran fina, eta adobe eta lastozko kapera soilean ipini eben.

“Es así como comenzó la devoción a la madre que cuida de todos. Ahora ella está aquí con la comunidad migrante de Bizkaia. Uniéndonos y motivándonos para organizarnos y celebrar su fiesta. Todos confiamos en ella para que cuide de nuestras familias que están lejos y de nuestra comunidad, y para que nos ayude a caminar unidos. Su imagen nos acompaña durante todo el año y nos motiva para reunirnos, especialmente en las novenas y en la misa de fiesta. Su promesa es cuidar de todos quienes la necesitan. Confiados en esa promesa, con fe y devoción, realizamos la fiesta de nuestra Virgen ‘La Churonita’ de El Cisne”.

Bederatziurrena

Abuztuaren 5ean, eguaztenez, iluntzeko zortzietan hasiko da bederatziurrena Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Abuztuaren 8an, zapatuz, kirolari eskainiko deutsoe eguna, Bilboko Aingeru Guardakoak ikaxtetxean. 

Virgen del Cisne

Jaieguneko meza ospatuko dabe abuztuaren 15ean, Miribillako Santa Maria Josefa eleizan eta amaieran kultur ekitaldia ospatuko da eta dantzak egongo dira parrokiako aretoetan. Arduradunen esanetan, gura daben guztiek parte hartu leikie fedea, usadioa eta kultura lotzen dituan ekitaldian. 

www.bizkeliza.org

Parroquia de Santa Josefa en el barrio de Miribilla.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: