05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Estrella Morenok be parte hartuko dau Gotzain Kontseilu zabalean
20.09.2023

Estrella Morenok be parte hartuko dau Gotzain Kontseilu zabalean

Atzo -martitzena- batzartu zan Gotzain Kontseilu zabala eta bertan izan zan Estrella Moreno Laiz kontseilari barria. Estrella, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendaria da eta kontseilu honetako kide barri da joan dan astean lehenengo aldiz batzarrean parte hartu eban Carlos Bargos Eleizbarrutiko Idazkari Nagusiagaz batera. Juanma Seco eta Marisa Ariasen lekuak hartu dabez Goazen!!!, kurtso hasierako ekitaldaren gorabeheretan eta 2023-24 kurtsoko programazinoan murgilduta dagoan kontseiluan.

Berrogeta hiru urteko historian, Estrella Moreno da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua zuzentzen dauan lehenengo emakumea. Hogei urtetik gora daroaz laiko lez liberatuta pastoral egitekoetarako eta hainbat arlotan jardun eta beste hainbat erantzukizun izan dau Eleizbarrutian. Barakaldoko San Jose parrokiako eleiztarra da, ezkonduta dago eta seme-alaba bi ditu. Moreno Ekintza Katoliko Orokorreko kide da eta ETPIan laikotzaren heziketaz arduratu izan da.

Ebanjelioaren proposamena ‘millennials” dalakoei

Ekainean, Estrella Morenok doktore-tesia aurkeztu eban Gasteizko Teologia-fakultatean:  “Identidades líquidas y conversión cristiana: la propuesta del evangelio a la generación milennial”. Gehiago jakiteko: hemen

Consejo EpiscopaL ampliado de la diócesis de Bilbao. Estrella Moreno, segunda por la izquierda.