23.06.2026

Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren

Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.

Vicente Olmos tronpeta-jotzailea eta Ainhoa Barredo organizta batuko dira bihar -eguena-, San Bizente eleizan ospatuko dan kontzertuan. Barrztatutako organoaren soinu-aukerak eta tronpetaren tinbre distirakorra batuko dira, beren-beregi egun horretarako aukeratutako piezakaz.

Koral Alkartearen kontzertua

Bigarren hitzordua, uztailaren 9an, eguenez, izango da 19:30etan. Bilboko Koral Alkartearen emonaldia, Carmen Martinezen zuzendaritzapean. Alberto Saez Puente koraleko organistak joko dau organoa. Musika-tresna honen doinuak lagundu eta aberastu egingo ditu koraleko ahotsak. 

Acitores Organería y Arte etxea arduratu da organoaren zaharbarritzeaz eta bere musika- eta ondare-ezaugarriak berreskuratu dira, arte eta liturgia ikuspuntutik osagairik baliotsuenetakoa danaren iraupena ziurtatuz eta parrokiari musika-trestaren erabilera ahalbidetuz. 

San Bizente eleizako organoaren inguruko argibide gehiago

hemen


Acto de reinauguración del órgano de San Vicente el pasado 26 de mayo

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: