24.06.2026

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben. 

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» 

Liburu hau, Joseba Bakaikoa misiolari kaputxinoak Ekuadorreko Amazoniako lurraldeetan idatzitakoen bilduma da.

«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuan, misino-lurraldeko jentearen bizitza kontatzen da, euren fede eta ilusinoen ingurukoak eta, jakinam “norberekeria eta ekonomia-interesak lehenesten dituan gizartearen aldetik” jasaten dabezan gabezia eta mehatsuen ingurukoak.

Joseba Bakaikoa 

Hainbat urte emon ditu Ekuadorren egitasmo askotan lagunduz, eta gaur egun Nafarroan bizi da. Bere liburuaren aurkezpenean parte hartzeko dei egin dau. 

“Mi vida en la Amazonía ecuatoriana”

www.bizkeliza.org