Bilboko Elizbarrutiko Monumentuen Katalogoak (CMDB) landa-lan sakona egin dau Arratiako eskualdean. Artea, Arantzazu, Dima, Igorre, Bedia, Lemoa, Zeanuri, Ubidea eta Areatza udalerriak hartzen dauz eskualde honek.
Horren ondorioz, hamar parrokia eta hirurogeita zortzi ermita katalogau dira. Horrez gan, arkitekturaren, kontserbazino-egoeraren eta ondasun higigarrien inbentario zehatza be jasotzen dau: erretauluak, eskulturak, pinturak, urregintzako piezak, ehunak, kanpaiak eta liturgiako beste objektu batzuk be.

Proiektuaren zuzendaritzaren arabera, lana ez da inbentario batera mugatzen. Gainera, ikerketa dokumental eta bibliografiko sakona egiten dau, katalogautako elementu bakotxa testuinguru historikoan kokatzeko. Beraa, bere balo zientifikoa eta historikoa handia da.
Agerpen instituzionala
Bihar egingo dan aurkezpen jardunaldian, Joseba Segura Bilboko gotzainak, CMDB proiektuaren zuzendariak eta Raquel Cilla Arte Sakratuaren Museoko zuzendariak hartuko dabe parte. Bera arduratuko da metodologia, lanaren irismena eta sarbide publikoko tresna digitalak aurkezteaz.
Raquel Cilla, Bizkaiko Arte Sakratuaren Museoko zuzendaria, erakusketa baten aurkezpenean

Beste une aitagarri bat Bizkaiko Foru Aldundiaren esku-hartze instituzinonala izango da, Elixabete Etxanobe Ahaldun nagusiak ordeztuko dauena da.
Carlos Olabarri parrokoak hasierea emongo deutso ekitaldiari, Arratiako komunidadean aurkezpenaren esanahia azpimarratuz.
Ondarea eskuragarri
Proiektuaren ezaugarri bereizgarrietako bat bere bokazino publikoa eta dibulgatzailea da. Bildutako informazino guztia euskeraz eta gaztelaniaz eskuragarri dagoen plataforma digital batean integretan da. Holan, edonork kontsulta leikez fitxak, irudiak, planoak eta azalpen-materialak.
Gainera, Bizkaiko tenplu askok QR kodeak dabez ja. Horri esker, mobikorretik zuzenean sar daiteke katalogoko informazinora, eta, holan, ezagutza-esperientzia hurbilagoa eta eskuragarriagoa izan daiteke bisitari eta fededunentzat.
Arratia ardatz dauen aldi barri honegaz, CMDBk indartu egiten dau bere zeregina, Bizkaiko ondare erlijinosoa zaindu, aztertu eta zabaltzeko funtsezko tresna dan aldetik. Ondorioz, ikerketa zorrotza eta informazinorako sarbide publikoa konbinetan dauz.







