Barriak
Etiquetado como: Arratia
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
Bizkaiko hainbat lekutan ospatzen da San Bartolome eguna
Gaur, Nathanael be deitzen dan Jesusen apostoluetako baten egunez, gure eleizetan santuaren omenez egindako hainbat bitxi emongo dogu ezagutzera.Esate baterako, ehun urtetik gorako organoa Areatzan, kolunbarioa Leioan edo Aldeacuevan (Karrantza) jatorriz bertakoa zan militar batek Mexikotik bialdutako dirutzari esker eraikitako eleiza. monumentala.
Garizuma-aldiko azken berbaldia Arratian
Xabier Eskauriatza abadeak emongo deutso amaiera gaur arratsaldeko zazpietan Arratian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko berbaldi sailari. Hitzordua, Lemoako parrokia da eta Eskauriatzak 'Iragarri-Anunciar' goiburuaren haritik jardungo dau. Goizez, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina IV. bikaritzan izango da, hain zuzen be Zornotzan, lurraldeetako egoera ezagutzeko saioen …
Arkitekturako ikasleek Zeanuriko ermitak barriztatuko dabez
Arratia bailarako Zeanuri herrian egitasmo aitzindaria jarri dabe martxan. Parrokiak, auzotarrek eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura-fakultateak bat egin dabe ondare erlijiosoa zaharbarritzeko. Kasu honetan, herriko hainbat ermita konponduko dabe. Arkitekturako hamabost ikaslek lau ermiten -San Isidro, San Justo, Pietatea, Altzustako San Migel- neurketak eta planoak …
Arratiako zortzi parrokiak Urkiolara erreguteak egitera
Datorren zapatuz, ekainak 17, Arratia bailarako eleiztarrak Urkiolara joango dira erreguteak egitera. Aurton, Zeanurikoek antolatu dabe, `Bakegile izan gaitezen- Seamos portadores de paz´ goiburuaren haritik.
Gaur, Arratiako Eleizaren eguna
Aurton, Bediako parrokian izango da Mendekoste inguruan Arratiako sinistedunak batzen dituan eleizkizuna. Arratsaldeko zazpietan hasiko da Eukaristia eta sinbolo lez, alkarteetako kideei dei egingo jake bakotxak bere kandela biztu daian. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa eta alkartea sustatzeko erronka dagoz ekitaldi honen atzean. Atzo, hain zuzen be, Kerman Lopez …
Arratia bailarako KT familiei Areatzan egingo deutse harrera
Mikel Azpeitia abadea laguntzaile-lanetan dala, Gabon-jaia ospatuko da zapatuz Areatzan. Jentaurreko ministeriotik kanpo egon da urte bitan eta joan dan irailetik barriro be Arratiako alkarteetan dihardu laguntzaile lez. Auzitegi Nazionalean bere aurka irekitako auziari dagokionez, joan dan azaroaren 8an salaketak artxibatuta egozala ebatzi eban, 'Bajo el silencio' …
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an berinaugurau zan 1984an Aquilino Amezuak egindako organoa Abandoko Bizente Martiriaren eleizan. Ekitaldiaren buru on Joseba Segura gotzaina izan zan. Kontzertua bertako parrokiako organo jolearen esku egon zan: José Ramón Rodríguez Vadillo. Berinaugurazinoa dala-ta, beste kontzertu bi programau dira. Lehenengoa eguen honetan izango da eta hurrengoa uztailean.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.



