20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arratia bailarako KT familiei Areatzan egingo deutse harrera
15.12.2022

Arratia bailarako KT familiei Areatzan egingo deutse harrera

Mikel Azpeitia abadea laguntzaile-lanetan dala, Gabon-jaia ospatuko da zapatuz Areatzan. Jentaurreko ministeriotik kanpo egon da urte bitan eta joan dan irailetik barriro be Arratiako alkarteetan dihardu laguntzaile lez. Auzitegi Nazionalean bere aurka irekitako auziari dagokionez, joan dan azaroaren 8an salaketak artxibatuta egozala ebatzi eban, 'Bajo el silencio' dokumentalean egindako adierazpenek "ez dabelako zuzenean edo zeharka indarkeriaren edo bere erabileraren onarpenaren aldeko mezurik emoten".

Zapatuan ospatuko dan katekesiko ospakizuna, berezia da, Areatzan, Arratia osoko umeak eta euren familiak batuko diralako.

Mikel Azpeitiaren esanetan, “kontsumismoa hedatuta dagoan gizarte honetan, garrantzitsua da umeei adore emotea datozan egunak beste era batera bizi daiezan”. Helburu horri begira, abadeak gogoetarako lagungarriak prestatu ditu hiru aditz nabarmenduz: gitxitu, aurreztu eta erdibanatu.

Areatzako KT

Lagungarrion haritik, katekesiko neska-mutikoek hainbat emonaldi prestatu dabe eta euren familiek Gabon-jaian ikusteko aukera izango dabe.

Arratsaldeko bostetan hasiko dan ekitaldian, antzezlan labur bi ikusiko dabez eta ez dira musika eta bertsoak faltako. Jai xumea izango da, baina “Gabonak zentzunez betetea” dau xede, abadearen esanetan.

Misa familiar en Artea