Barriak

Etiquetado como: Abadea

02.06.2026

Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.

01.06.2026

Restituto Zorrilla "beti ikasteko ardura" izan eban abadea hil da

Joan dan barikuz, maiatzak 29, Restituto Zorrilla Castresana eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte -72 abade lez igarota- ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -ekainak 2, martitzena- ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan.

16.03.2026

Fernando Marcos bikarioa Bilboko Aste Santuko pregoilari

Fernando Marcos Ayjon, III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) lurralde bikarioa izango da aurtengo Aste Santuko pregoilaria BIlbon. Pregoiaren irakurketa gaur iluntzeko 20:00etan izango da Bilboko Santiago katedralean. Gura daben guztiek parte hartu leikie Bilboko Kofradien Ermandadeak antolatutako ekitaldian eta zuzenean jarraitu ahal izango da web honen …

12.01.2026

Eleizbarrutiko abade eta diakonoek gogo-jardunak egingo dabez aste honetan

Urteko bigarren astean, eleizbarrutiko ministerio ordenatuak gogo-jardunak egiten ditu  txanda bitan (euskeraz eta gaztelaniaz), Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Larreako gogarte etxean izango dira datorren barikura arte -urtarrilak 16-. Peio Azpitarte jesuitak gidatuko ditu euskerazko taldeko gogo-jardunak eta Manuel Garcia jesuitak gaztelaniazko taldekoak. …

10.12.2025

Ministerio Ordenatuak erretiroa ospatuko dau bihar Javi Garcia abadeak gidatuta

Eleizbarrutiko Ministerio Ordenatuak erretiroa egingo dau bihar -abenduak 11, eguena-, 10:00etatik 13:00era, Begoñako gogarte etxean. Javi Garcia eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau erretiroa gai honen inguruan: "Itxaron, haragitu eta onartutako Jainkoa. Gugaz bat egin gura dauan Jainkoa".

30.10.2025

Eleizbarrutiak autorpena egingo deutse laikoen heziketan esku-hartu daben abadeei

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, datorren barikuz, azaroak 7, omenaldia egingo jake heziketan jardun izan daben 75 urtetik gorako abadeei. Hain zuzen be, Bizkaiko Eleizan laikoen heziketan jardun izan dabenei autorpena egin gura jake. Deialdia irekia da, eta gura daben guztiek parte hartu leikie ospakizun berezi honetan.

16.07.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza 'sacerdotes del Prado' dalakoaren batzar nagusian

Atzo amaitu zan uztailaren lehenengo hamabostaldian Lyonen ospatu dan sacerdotes de Prado erakundearen batzar nagusia. Institutuko 57 kidek parte hartu dabe Europa, Afrika, Hego Amerika-Karibe eta Asiako 20 herrialde ordezkatuz. Bizkaiko eleizbarrutitik Manu de Las Fuentes abadea izan da batzarrean.

06.05.2025

Carmelo Maron abadea hil da, gizon zintzo eta prestua

Carmelo Maron Castillo eleizbarrutiko abadea domekan hil zan Bilbon 87 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 19:00etan izango da Iratzagorriako San Esteban parrokian.

30.01.2025

Venezuelako pastoral inguru batek Gonzalo Tosantos abadearen izena izango dau

Jubileu urte honetan, Luis Rey, San Isidro labrador, Santa Rosalía, Ntra. Sra. de la Luz, Virgen del Valle eta Virgen del Carmen parrokiak barne hartzen dituan pastoral inguruak  Mons. Gonzalo Tosantos izena izango dau. Venezuelako Ciudad de Bolivar artxidiozesitik azaldu dabenez, "omenaldia egin jako bere bizitzako urte asko inguru honetako alkarte indigenei eta ahulenei …

28.10.2024

"Esker onez agurtzen dogu abade on eta leial hau"

Bariku arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Jose Angel Ubieta abadearen hileta-eleizkizuna ospatu zan katedralean. Eleizbarrutiaren historian funtsezkoa izan dan gizon hau 98 urte ebazala hil zan urriaren 23an, eguaztenez. Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emon eban On Ricardo Blazquez kardinal eta Bilboko gotzain ohiak, Eleizbarrutian egon zan aldian

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2610 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

27.07.2026

Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?

Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.

26.07.2026

Astekoak

Astekoak, bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.07.2026

Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik

Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.

25.07.2026

Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean

Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.

24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

Emaitzak orrialdeka