28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

Lehenengo meza biak klaratarren Durangoko San Frantzisko monasterioan grabatuko dira eta beste biak iurretako San Migel parrokian parrokian. Biharamunean emongo dabez, goizeko 10:00etan.

Mezak EITB Tabira PBa

Lau eleizkizunetan jardungo dau Iurretako parrokiako abesbatzak, Durangoko Orfeoiko hainbat kideren laguntzagaz. Gainera, monasterioko Eukaristia bietan, klaratar monjek esku-hartuko dabe.

Mezak EITB Tabira PBa
Klaratarren monasterioa eta alkartea

Iurretan grabatuko diran mezetan Goiuriko Andra Mariaren irudia (XV. gizaldikoa)  bertan izango da, hirurrena ospatuko da-eta. Ondoren, abuztuaren 15ean igoko dabe irudia. 

Mezak EITB Tabira PBa
Goiuriko Andra Mari

Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez grabatuko dan meza Andra Mariari eskeinitako hirurreneko azken egunez da, beraz, Jose Maria Miangolarra lekuko musikagilearen Salve Regina abestuko dabe (1925ean konposatu zan). Meza honetan, PBko abadeakaz batera, herriko semeren batek be meza emongo dau. 

Mezak EITB Tabira PBa
Iurretako parrokia
Parroquia de Iurreta