29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da ‘Bizkaia isilik’ bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

‘Bizkaia isilik’ bilkurak 19:30etan egingo dira ongorengo herriotan:

  • BILBAO: ARRIAGA ANTZOKIKO PLAZA

  • BILBAO: IBARREKOLANDAKO PLAZA

  • GALDAKAO: Iturriondo plaza. Testigantzazko bilkura

  • DURANGO: Andra Mari Elizpea

  • BALMASEDA: San Severino plaza

  • PORTUGALETE: Gregorio Uzkiano kalea

  • BARAKALDO: Bide Onera plaza

  • GETXO: Telletxe plaza, metroaren ondoan

  • ZORNOTZA – AMOREBIETA: Herriko plaza

Partaideek gogoan izango dabez etorkizun hobearen bila atara behar izan dabenen zoritxarra. “Asko dira, egunero, bizimodu hobearen bila migratzera behartutakoak. Bide horretan, egundoko zailtasunak izaten dabez: Jazarpena, iruzurra edo deportazinoa jasaten dabe. Batzuk itsasoan hiltzen dira. Beste batzuk, gure kaleetan bizirauten dabe bakarrik, bizileku, lan, adiskide bariik”.

Bilkura isiletan, klima-aldaketak herrialderik txirotuenetan eta ahuleziazko egoerarik latzena jasaten dabenengan dauan sekulako eragina salatuko dabe. “Bazterketa, pertsonen kanporatzea, giza mobikortasuna…, planetari egiten deutsagun kaltearen ondorio dira”.

Hurrengo bilkura isila: irailaren 30ean.

www.bizkeliza.org

Imagen de una concentración de un Círculo de Silencio en Balmaseda

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Bizkaia Isilik