Elorrioko udala arduratu da bisita gidatuak antolatzeaz auzotarrei udalerriko aberastasuna -historia, monumentuak, industria, natura…- ezagutzera emoteko. Ibilaldiak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira.
Aitagarria da Sortzez garbia basilikara egingo dan bisita. Barrualdea bisitatu eta kanpantorrera igoko da, hain zuzen be, abuztuaren 1ean, zapatuz, gaztelaniaz, eta hilaren 8an, zapatuz be bai, euskeraz.
Argiñeta
Abuztuaren 7 eta 21ean, euskerazko bisitaldia egingo da Argiñetako nekropolira, eta abuztuaren 29an, gaztelaniazko taldeak bisitatuko dau Euskadiko hilobi-multzorik esanguratsuenetakoa.
Gune historikoa abuztuaren 14 eta 22an eta irailaren 19an bisitatuko da, gaztelaniaz egingo dan ibilaldian, eta abuztuaren 15ean, euskerazkoan.
Elorrioko auzoak
Elorrioko industria-iragana be ezagutuko da ibilaldietan, hain zuzen be, ‘Barrioak/Los barrios’ bisitaldietan, ekitaldi elebidunetan, abuztuaren 28an eta irailaren 26an.







