Barriak
Etiquetado como: Abadea
Mons. Parrila: "Benedikto XVI.ak irabazi egiten eban buruz buruko harremanean"
Mons. Julio Parrillak gidatzen dihardu aste honetan, Larrean (Zornotza) batu dan abade taldearen gaztelaniazko gogo-jardunak. Benedikto XVI.ak izendatu eban Riobambako (Ekuador) gotzain 2012ko urtarrilean, aitasantutzari uko egin baino hilabete lehenago. Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren otsaileko alean argitaratuko dan alkarrizketan adierazo dauanez, buruz buruko …
Mons. Julio Parrillak eta Juan Martín Askaiturrietak zuzenduko dabez abadeentzako gogo-jardunak
Aste honetan, barikura arte -urtarrilak 14- eta urtero lez, Eleizbarrutiko abadeentzako gogo-jardunen txanda bi (euskeraz eta gaztelaniaz) ospatuko dira. Gaztelaniazko gogo-jardunak Larrean ospatuko dira, Mons. Julio Parrila Riobambako (Ekuador) gotzain erretiratua laguntzaile dala eta euskerazkoak Begoñako gogarte etxean, Juan Martin Askaiturrieta klaretar fraileak …
Jose Mª Muñoz gogoan, bere heriotzaren 25. urteurrenean
Gaur, abenduak 17, 25 urte bete dira Jose Mª Muñoz Bilboko Eleizbarrutiko abadea hil zala. Abade eta artista honek makina bat artelan egin eban Bizkaian eta Ekuadorren eta herrialde honetan 2016an gertatu zan lurrikararen eraginez, askok eta askok kalte larriak jasan ebazan. UPV-EHUn Arte Ederretan lizentziatua dan David Fuente Adrianek (Bilbao, 1989) Muños kide izan zan …
Gotzainaren bisita abade-etxeetara
Atzo, eguena, On Joseba Segura gotzainak bisita egin eutsen Begoñako abade-etxean bizi diran abade nagusiei.Eukaristia ospatu, alkarregaz bazkaldu eta solasean jarduteko aukera izan eben. Gaur, San Bizente abade-etxera joango da eta datorren barikuz, abenduak 23, Erruki-etxera eta hemen joan dan udan hara joan ziran abadeei egingo deutse bisita.
Arratia bailarako KT familiei Areatzan egingo deutse harrera
Mikel Azpeitia abadea laguntzaile-lanetan dala, Gabon-jaia ospatuko da zapatuz Areatzan. Jentaurreko ministeriotik kanpo egon da urte bitan eta joan dan irailetik barriro be Arratiako alkarteetan dihardu laguntzaile lez. Auzitegi Nazionalean bere aurka irekitako auziari dagokionez, joan dan azaroaren 8an salaketak artxibatuta egozala ebatzi eban, 'Bajo el silencio' …
Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan
Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak.
Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.
Barrien laburpena Aste Santuan
Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.
Eleiz Museoa, oporretan zabalik
Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..
Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.
Prozesinoak kalez kale dabilz
Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez.
Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau
Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz …



