23-06-2024 Domingo, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mons. Parrila: “Benedikto XVI.ak irabazi egiten eban buruz buruko harremanean”
12.01.2023

Mons. Parrila: “Benedikto XVI.ak irabazi egiten eban buruz buruko harremanean”

Mons. Julio Parrillak gidatzen dihardu aste honetan, Larrean (Zornotza) batu dan abade taldearen gaztelaniazko gogo-jardunak. Benedikto XVI.ak izendatu eban Riobambako (Ekuador) gotzain 2012ko urtarrilean, aitasantutzari uko egin baino hilabete lehenago. Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren otsaileko alean argitaratuko dan alkarrizketan adierazo dauanez, buruz buruko harremanean, alemaniar aita santua "gizon apala eta sentibera zan. Bikainak ziran bere buru-argitasun eta jokabidea". 

Karguari uko egin baino hilabete aurretik, Benedikto XVI.ak RIobambako gotzain izendatu eban Mons. Julio Parrila. Ourenseko seme dan gotzaina erretiratuta bizi da gaur egun ADSISen Salamancako alkartean. Egunotan, Bizkaian dago, hain zuzen be Zornotzan (Larrea), bere ustez, “gaur egungo Eleizaren, herritartasunik ez dauan Eleizaren isla” diran abade talde baten gogo-jardunen gidari lez.

Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren otsaileko alerako alkarrizketan, joan dan abenduaren 31ean hil zan aita santu erretiratuaren aitasantutzari buruz gogoeta egiten dau, besteak beste. Buruz buruko harremanetan Benedikto XVI.a aita santuak eban jokaeraren inguruko zehaztasunak emoten ditu.

https://www.youtube.com/watch?v=-oYPmqzdfH8
Riobambako gotzain erretiratuari Eleizbarrutiko aldizkarirako egindako alkarrizketaren txatala

Ze tankerako abadeak aurkitu dozuz Bilbon?

Gaur-gaurkoa dan Bilboko Eleizaren errealidadea be islatzen da. Askotariko jatorrietako abadeak dagoz eta hori be, nire ustez, errealidadearen isla da. Gaur, holakoxea da Eleiza, baina ez Bilbon bakarrik, holakoxea da leku guztietan. Baten ala bestearen jatorriari ezin deutsagula inongo ergozpenik jarri behar pentsatu beharra dago. Dalako une batean gure jatorriari eragozpenik ez jarteko eskatu genduan lez.

Iritsi jaku beharbada, gure kultur giltzarrietatik harago, guk geuk ebanjelizatzea jasoteko unea. Eleizak, horri dagokionez, ez dau herritartasunik. Eleizak, benetan, alkartasunerako gaitasun izan behar dau, lekuan lekuko bertakotze-gaitasun, eta guztiok izan behar dogu hori kontuan, izan be, leku batera edo bestera joan naiteke, hango hizkuntza, kultura, e.a., ezagutu barik…

Baina, jakina, munduko edozein lekutan kristau izan naitekela uste dot nik, izan be, mundu osoan gara etorkin, ezta?

Parrilla gotzain erretiratua