19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Gaur egun be, zentzuzkoa da gure bizia Jainkoari eta besteei eskeintzea”
13.01.2023

“Gaur egun be, zentzuzkoa da gure bizia Jainkoari eta besteei eskeintzea”

Juan Martin Askaiturrieta Klaretarren `Sanctus Paulus´ deritxonaren Probintziala da. Kataluina, Euskalerria, Italia eta Frantziako alderdi bat hartzen dau lurralde zabal honek. Kataluinan bizi dan arren, atseden egun batzuk hartu dauz eta egunokaz euskerazko abadeen gogo-jardunak gidatzen dabil. Alkarren Barri aldizkarirako egindako alkarrizketan gauza ugariren ganeko azalpenak emoten dauz.

 

Juan Martin Askaiturrieta klaretar fraileak gaur egungo munduan biziera erlijiosoak, fraile edo monja izateak, dauan zentzunari buruz jardun dau, aste honetan Bilbon dala aprobetxatuz, egin jakon eta Eleizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alean jasoko dan alkarrizketan.

Onartzen dau, abusuen auzia eskandalagarria izan arren, ekintza positiboak negatiboak baino gehiago dirala erlijiosoen artean. Zentzu horretan, “zentzun guztia dauka gaur egun be biziera konsagaratuak” gizarte honetan.

Gogo-jardunak

Askaiturrieta pozik dago aste honetan gidatzen dabilen abade taldearen jarrereagaz. “Neuk be modu horretara, eurei emondako mezuak neuretzat aplikatu neikez”.

A. Juan Martin (46 urte), 1976.eko ekainaren 10ean jaio zan Donostian. 1995.eko irailaren 8an sartu zan Lojako nobizio-etxean (Granada). 1996.eko irailaren 14an egin eban bere Lehenengo Profesa, Donostian, A. Ramon Najarroren CMF eskuetan.

2003.eko ekainaren 7an egin eban Betiko Botoen Profesa Leioan, A. Joseba Kamiruagaren CMF eskuetan. 2006.eko urriaren 21ean abade egin zan Leioan, orduan Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain eta Espainiako Gotzainen Batzarreko Presidente zan Mons. Ricardo Blazquez Perez Kardinal Artzapezpikuaren eskutik.

Juan Martín Askaiturrieta