27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Mª Muñoz gogoan, bere heriotzaren 25. urteurrenean
17.12.2022

Jose Mª Muñoz gogoan, bere heriotzaren 25. urteurrenean

Gaur, abenduak 17, 25 urte bete dira Jose Mª Muñoz Bilboko Eleizbarrutiko abadea hil zala. Abade eta artista honek makina bat artelan egin eban Bizkaian eta Ekuadorren eta herrialde honetan 2016an gertatu zan lurrikararen eraginez, askok eta askok kalte larriak jasan ebazan. UPV-EHUn Arte Ederretan lizentziatua dan David Fuente Adrianek (Bilbao, 1989) Muños kide izan zan "Emen" euskal eskolaren taldeari buruzko azterlana egin dau eta "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren hilabete honetako alean horren inguruko hainbat alderdi jasoten dau. Erreportajea: hemen.

Sasoiko artistarik nabarmenenez osatuta, 1966an eratu zan “Emen” Euskal Eskolaren taldeko kideetako bat izan zan Muñoz. Askotariko ezaugarriak ebezan artistak alkartu ziran bizkaitar talde honetan, esate baterako, Agustin Ibarrola eta Maria Dapena, eta honeekaz batera, Dionisio Blanco, Gabriel Ramos Uranga,  Javier Urquijo Jose Maria Ucelay. Ricardo Iñurria; Pelayo Olaortua; Roberto Rodet; Jose de Lorenzo-Solís, Anselmo de Guezala, Jose Barcelo, Carmelo Garcia Barrena, Angel Cañada, Alfonso Ramil; Vicente Larrea, Iñaki García Ergüin…, eta tartean zan Jose Maria Muñoz, ordurako makina bat mural eginda eta eraikitzen ziharduen eleiza barrietako edo konpontzen ari ziran eleizetako beirateak diseinatuta eukazana. Abade honek diseinatu ebazan gitxienez Euskadiko beiraterik bizi etaindartsuenak, hain zuzen be, 1960an inauguratu zan Derioko Seminarioko eleiza nagusikoak.

David Fuente Adrián, autor del estudio sobre el grupo "Emen"
David Fuente Adrián, autor del estudio sobre el grupo “Emen”
Muñoz
Otxarkoagako eleizarako muralen zirriborroa, 1961

Eraikin erlijiosoetan, argitalpenetan, koadroetan eta koadernoetan jasota dago Jose Maria Muñozen lana, Ekuadorretik hasi eta Frantziaraino, berrogeta hamarreko hamarkadetik larogeta hamarreko hamarkadaraino. Hamaika diseinu egin eban gainera, karteletarako, kanpainetarako, Eleizbarrutiko jardunaldietarako edo Gabon-zorioneratako… Hain zuzen be, Eleizbarrutiak aurten prestatu dauan Gabon-zorioneko irudia Muñozen beirate bat (Jaiotza) da, Ortuellako San Felix Kantalizio eleizako beiratea.

2022ko Gabonetako txartela
2022ko Gabonetako txartela

Muñoz, Ekuadorren

Orain dala 5 urte, Muñozen heriotzaren 20. urteurrena betetean, Los Rios misino-aldizkariak JuanRa Etxebarria arabar misiolariaren erreportajea jaso eban, Muñoz eta bere egundoko lana gogora ekarriz: hemen.

Muñoz
Muñozen muraletako bat, Ekuadorren.
Uno de los últimos diseños realizados por Muñoz (en 1997) fue el de la invitación a la ordenación presbiteral de Sergio Buiza, actual vicario territorial de la vicaria I.