12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Donostiako gotzainaren ordenazinoan
17.12.2022

Eleizbarrutiko ordezkaritza Donostiako gotzainaren ordenazinoan

Gaur, Donostian, On Fernando Prado Ayuso klaretar frailea gotzain ordenatu eta Donostiako gotzain karguaz jabetuko da. Eleizbarrutitik hainbat lagunez osatutako taldea joango da eleizkizunera, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Bilboko gotzainagaz batera, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua, Kerman Lopez bikario nagusia eta Gotzain Kontseiluko eta Eleizbarrutiko Seminarioko hainbat kide joango da Donostiara.

Joan dan urriaren 31n, Fernando Prado Ayuso CMF (Bilbao, 1969), Donostiako gotzain izendatu eben. Gaur, goizeko 11:00etak Artzain Ona katedralean ospatuko dan eleizkizunean, gotzain ordenatuko da eta Donostiako Eleizbarrutiko gotzain karguaz jabetuko da. 

Gehiago jakiteko

Fernando Prado Ayudo, obispo electo de San Sebastián