17-06-2024 Lunes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barriak minutu baten
18.12.2022

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Eleizbarrutiko barriak minutu baten. Astekoak saila Gabon-kutsua hartzen ari da

Aste honetan, Gabonen etorrera hots egiten daben Gernikako ‘Marijesien’ barri emon da. Gainera, Gabon-aldian ohikoa danez, “Belengo Bakearen Argiari” be harrera egin jako Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuaren eskutik.

Barri honi lotuta dago Areetako Mesedetako Ama parrokian izan dan jarduera: Belengo Bakearen Argiari harrera egiteaz batera, gaueko gurtza ospatu dabe.

Aniversarios

Eleizbarrutiko web orrialdean, hainbat urteurren be nabarmendu izan da.

Alde batetik, Bidesari Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren alkarteak 28 urte bete ditu presoen aldeko jardueran.

Barakaldoko Retuertoko parrokiak be bere urteurrena ospatu dau, hain zuzen be, 75 urte pastoralgintzarako eremu lez. Hori dala-eta, gotzaina izango dabe buru domekako Eukaristian.

Beste urteurren bat be gogoratu da webean: joan dan zapatuz 25 urte bete ziran Jose Maria Muñoz abade eta artista hil zanetik. Beste alde batetik, erakusketa antolatu da Jesusen Mirabeak ordenaren sorreraren 150. urteurrena ospatzeko Najako jatorrizko etxean.

Bisita abade-etxeetara

Azkenik, astean On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatu izan diran jarduerak be jaso dira.

Eleizbarrutiko web orrialdean jaso eta nabarmendu danez, gotzaina abade-etxeak bisitatzen ari da. Gainera, Bilboko Corpus Christi parrokiak urtero ospatzen dauan hitzaldi sailean parte hartu dau.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barriak minutu baten laburtuta.