26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gabonetako hainbat ospakizun emongo da zuzenean
19.12.2022

Gabonetako hainbat ospakizun emongo da zuzenean

Aurtengo Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta jente gehienek parte hartu daian, zuzeneko hainbat emonaldi izango da web orrialde honetan, Radio Popular/Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko irratietan eta Telebilbao katean.

Honako honegaz batera, hedabide bakotxean izango diran emonaldien kartela argitaratuko dogu

Web orrialdean eta Radio Popular/Herri Irratian, Jaunaren jaiotzaren eguneko (abenduak 25, 12:00etan, katedraletik), Urte barriko (urtarrilak 1, 12:00etan, Begoñako basilikatik) eta Jaunaren Agerkudeko (urtarrilak 6, 12:00etan, katedraletik) Mezak emongo dira zuzenean. Telebilbao katean, Jaunaren jaiotzaren eguneko eta Urte barriko Mezak emongo dabez. Guztietan, On Joseba Segura gotzaina izango da buru.

Egun beretan, Bizkaia Irratian zuzenean emongo da San Felicisimo parrokian (euskeraz) goizeko 10:30etan ospatuko dan Meza eta Euskal Telebistak (ETB1) zuzenean emongo diitu goizeko 10:00etan Jaunaren jaiotzaren eguneko eta Urte barriko Mezak.