17-06-2024 Lunes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gabon-kutsuko asteburua
19.12.2022

Gabon-kutsuko asteburua

Gabonetako Caritasen kanpainaren eta Belengo Bakearen Argia gure alkarteetara heldu izanaren inguruko jarduerak ospatu dira, besteak beste, Pastoral Barrutietan. 

Recogemos a continuación algunas de las actividades de este fin de semana, en el que Cáritas Bizkaia ha celebrado su campaña de Navidad y muchas de las parroquias han acogido la Luz de la Paz de Belén.

Barikuz, Belengo Bakearen Argia Bilboko San Nikolas parrokian

Belengo Bakearen Argia San Nikolas parrokian
Belengo Bakearen Argia
Belengo Bakearen Argia San Nikolas parrokian

Gabon-kanten jaialdia, barikuz, Berrizko parrokian:

Berriz

Gabon-kantak eta Abendualdiko berbaldia Zaldibarko Ander Deuna parrokian:

Zaldibar

Familien jaia Errenterian, Gernikan

Gehiago jakiteko: hemen

https://youtu.be/pZOu5tsTRn4

Familien Meza Tabira PBan

Ospakizuna Durangoko Andra Mari parrokian

Durango
Durango

Familien Meza Iurretako San Migel parrokian

Iurreta

Iurreta

Zeinu publikoa Durangon

Kristau Eskolak Durangon dituan ikastetxeek -Jesuitak, Maristak, Nevers eta San Antonio-, zeinu publikoa egin eben Eleizbarrutiak kurtso honetarako aukeratu dauan gaiaren inguruan egindako lana erakusteko.

Bizkaiko Caritasen Gabonetako Kanpaina

Asteburuan, Bizkaiko Caritasek Gabonetako kanpaina ospatu dau. Gehiago jakiteko: hemen

Caritas

Bisita Bilboko jaiotzetara

Jaunartze osteko Zamudioko Kabia taldea eta katekesiko 1-3 mailetako taldeetako neska-mutikoak Bilbon izan ziran atzo Pausoen museoan jarrita dagoan jaiotzen erakusketa ikusten. Arduradunen eskutik banan-banan ikusi ebezan jaiotzak eta “zelan egin diran, nork egin dituan, zertan oinarritu dan…” jakin eben.

Taldeak “goiz bikaina” igaro eban eta Jaiotzatzaleen Bizkaiko Alkrteak urte luzez egiten diharduan lanaren barri jaso eben. Areatzan dagoan San Nikolas eleiza be bisitatu eben eta bertan, Agustin Guerrero diakonoak, harrera egin onsoren, Bariko San Nikolas eta San Blasen historia kontatu eutsen. Aste Santuan, museora bueltatuko dira, oraingoan Pausuak ikustera. 

Ospakizuna San Fausto PBan

Pandemiak eragindako urte biko etenaldiaren ostean, San Fausto PBan barriro batu dira asteburuan Belengo Bakearen Argia jasoteko. Abenduaren 16an, barikua, Kumeak taldeetako bat, gaztetxo eta gazteak, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak Bilboko San NIkolas parrokian antolatutako ekitaldian izan zan. Han, Argia jaso eta Basauriko San Fausto PBra eroan eben. Abenduaren 17an, zapatuz, alkartea batu zan argia jaso eta parrokia, auzo eta etxeetara eroateko. PBtik azaldu dabenez, “talde guztiek parte hartu eben ospakizunean eta, ondoren, gabon-kantak abestu ziran eta txokolatea hartu eben. Topakera xumea izan zan eta Gabonak hurran dirala iragarri gura izan genduan”.

Basauri
Basauri
Basauri

Abendualdiko erretiroa Santurtzin

Zapatuz, Abendualdiko erretiroa ospatu eben Santurtziko San Joan parrokian. PB osorako zan deialdia eta Anatxu Diaz Beitiak gidatu eban. Arduradunen esanetan, “geure burua alkarte lez aurkezteko eta alkarregaz Gabonak prestatzeko une egokia izan zan”.

Belengo Bakearen Argia, Santurtzin

Santurtziko parrokia guztitako familien baterako Eukaristia. Urbegi eskaut taldeak Belengo Bakearen Argia aurkeztu eban. Eta ospakizuna Belengo Bakearen Argiaren inguruan, Santurtziko ikastetxe erlijioso guztietan.

Santurtzi
Familien Meza Santurtzin
Santurtzi
Santurtzi

Harrera Belengo Bakearen Argiari Indautxuko Karmeneko Ama Eleizan

Barikuz -abenduak 16-, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) parrokia eta ikastetxeak batu ziran Indautxuko plazan Belengo Bakearen Argia jasoteko. Aurretik, eskaut eta sendotzako taldeek Belengo Bakearen Argia San Nikolas eleizan jaso eben, bero PBra eroateko. Jende askok parte hartu eban, inguruko jentea batu zalarik. Arduradunen esanetan, “gure kaleetan, beren-beregi Jesusen eta bere barri onaren lekukotasuna emoteko era berezia izan zan. Gabonen benetako sena gogoratu genduan”:

Indautxu

Retuertoko parrokiaren 75. urteurrena

Gotzaina izan zan buru atzo -domeka-, Barakaldoko Retuertoko Jesusen Bihotza parrokiaren 75. urteurreneko Eukaristian. Eleizkizun berean, familien hileroko meza ospatu zan. Gotzainagaz batera, Amaia del Campo alkateak eta Udaleko hainbat zinegotzik parte hartu eban ospakizunean.

Retuerto

Eleizbarrutiko ordezkaritza Donostiako gotzainaren ordenazinoan

Zapatuz, On Fernando Prado Ayuso gotzain ordenatu eta Donostiako gotzain karguaz jabetu zan. Partaideen esanetan, ospakizun “hunkigarria eta ondo prestatutakoa” izan zan. Informazino eta irudiak: hemen.

Bere gotzain ezkutuan, hainbat irudi agertzen da, besteak beste, Bizkaiko zubi zintzilikaria, “Donostiako gotzain barriarentzat sinbolo esanguratsuaq dana, izan be, Gizpuzkoako uriburuan zubi-lana egitea izango da bere eginkizun nagusia”.

Bizkaiko Eleizbarrutitik, ordezkaritza zabala joan zan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Eleizkizunean izan ziran, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua -ospakizunean behin baino gehiagotan aitatu ebena-, Kerman Lopez bikario nagusia eta Gotzain Kontseiluko hainbat kide eta Eleizbarrutiko Seminarioko hezitzaile eta abadegaiak.

Donostiako gotzainaren ordenazinoan izan zan Gotzain Kontseilu zabaleko hainbat kide. Goitik behera eta ezkerretik eskumara: Manu Moreno, Clara Arza, Alex Alonso, Sergio Buiza eta Fernando Marcos.