25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Honeek be asteburuko jarduerak dira
19.12.2022

Honeek be asteburuko jarduerak dira

Aurreko barrian hainbat jarduera eta ospakizunen barri emon dogu. Abendualdiko azken asteburu hau jardueraz beteta egon danez, beste aitamen batzuk be iritsi dira eta horreek jasoko doguz orain.

Gabon-kanten jaialdia II. bikaritzan

Osasun-egoerak behartuta, urte bitan alkartu barik egon ondoren, joan dan zapatuz, abenduak 17, Gabon kanten bikaritzako jaialdia ospatu zan Gueñeseko Andra Mari parrokian. Bikaritzako herri gehienak egon ziran ordezkatuta: Karrantza, Galdames, Sopuerta, Balmaseda, Zalla, Gordexola, Sodupe eta Gueñez.

Miguel Vera lurraldeko bikarioaren agurraren ostean, dinamika labur bat garatu zan jaiotzako pertsonaiakaz. Ondoren, katekesiko eta jaunartze osteko ibilbideetan dagozan mutiko eta neskatoek Gabon-kantak abestu ebezan eta dantzan be egin eben.Amaitzeko, txokolatada egin zan eleiza ondoko plazan.

Eguneko irudiak:

https://www.flickr.com/photos/185102926@N05/sets/72177720304521270/

“Gabon-jaia” Areatzan

Zapatuz, “Gabon-jaia” ospatu zan Areatzan be. Inguruko herrietako katekesiko neska-mutikoak eta euren familiak batu ziran abestu eta antzeztu egin eben. Mikel Azpeitia abadea buru zala egin zan ospakizuna eta, amaitzeko, bertaratutako guztiek txokolatea hartu eben.

Areatza
Areatza