Barriak

Etiquetado como: Abendu-Aldia

09.12.2024

Abendualdiko otoitzaldia bihar Arrupe Etxean

"Dios camina con su pueblo/Jainkoa herriarekin batera doa" goiburuaren haritik ospatuko da Abendualdiko otoitzaldia, Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta. Bihar -abenduak 10, martizena- izango da Arrupe Etxean (Aita Lojendio 2. BIlbao), 19:00etatik 21:00etara.

08.11.2024

Eleizbarrutiak 'pertsona eredugarrien' puzzlea egitea proposatu dau

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak Abendualdirako lagungarriak prestatu ditu. Domeketako Eukaristietan zein katekesian, ikastetxeetan edo erakundeetan erabili daitekez aldi hau prestatzeko. Kurtsorako kartela oinarritzat hartuta, iragarri, ospatu, alkartea eta zerbitzua Egitasmoaren lau alderdiakaz bat datozan lau piezez puzzlea …

12.12.2023

Gotzainak gidatuko dau bihar Ministerio Ordenatuaren Abendualdiko erretiroa

"Mariaren begiez" goiburuaren haritik eta Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik, Abendualdiko erretiroa ospatuko da bihar -abenduak 13, eguaztena-, 10:00etatik 13:00era Begoñako Gogarte Etxean, On Joseba Segura gotzainak gidatuta. Ministerio Ordenaturako Idazkaritzatik jakitera emon dabenez, urtero urtarrilean ospatzen diran gogo-jardunen txanda biak aurton, …

19.12.2022

Honeek be asteburuko jarduerak dira

Aurreko barrian hainbat jarduera eta ospakizunen barri emon dogu. Abendualdiko azken asteburu hau jardueraz beteta egon danez, beste aitamen batzuk be iritsi dira eta horreek jasoko doguz orain.

28.11.2022

Jarduera ugari Abendualdiko lehenengo asteburuan

Atzo, Abendualdiko lehenengo Domekea ospatu genduan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri prestatu ditu bakarka eta taldean, Abendualdian eta Gabon-aldian gogoeta eta lan egiteko: hemenBeste alde atetik, Eleizbarrutiko Seminarioak jarduera proposatu dau, beste urte batez, "familian otoitz egiteko". Bost kandelen sorta aurkeztu dau, Abendualdiko domekaz domeka …

21.11.2022

Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak kolore eta musikaz

Prest dagoz dagoeneko Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak webgune honetan. Koloreak dagoz materialen oinarrian. Alde batetik, Ebanjelizazino Planean erabili diran lau koloreak: orlegia, horia, urdina eta gorria dira edukinen ardatz. Jose Mari Kortazar abadeak konposatutako eta Ana Berrizbeitia Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak Imanolen ‘Udazken …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2595 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

03.07.2026

Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa

Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun. 

01.07.2026

Artxiboak Erromaraino eroan dau Elizbarrutiko emakumeen historia

Gaur, garagarrilak 1, 76 urte bete dira Bilboko Eleizbarrutiaren fundazinoaren bulda argitu zanetik. Egun horregaz bat eginik, Anabella Barrosok, Eleiz Artxibo Historikoaren zuzendariak, Eleizbarrutiko emakumeen historiari buruzko azterlan bat aurkeztu dau Erroman, European Academy of Domcionek (EUARE) antolatutako nazinoarteko kongresu baten barruan.

01.07.2026

Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik

Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.

30.06.2026

Smerilli, Aita Santuak Prefekta izentau dauana, Bilbora etorri zan maiatzean

Aita Santuak Alessandra Smerilli izentau dau bagilaren 30ean Osoko Giza Garapenaren Zerbitzurako Dikasterioko prefekta. Hau da Leon XIV.a aita santuak goi mailako kargu baterako emakume bat izentau dauen bigarren aldia, María Montserrat Alvarado Komunikaziorako Dikasterioaren Prefekta izentau ondoren. Erromako Kuriako goi mailako arduradun barria Bilbora etorri zan Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak bultzatutako topaketa batzuetan parte hartzera.

30.06.2026

Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria

 Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean,  100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan. 

29.06.2026

Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian

Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".

29.06.2026

San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna

Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.

27.06.2026

Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n

Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …

Emaitzak orrialdeka