18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jarduera ugari Abendualdiko lehenengo asteburuan
28.11.2022

Jarduera ugari Abendualdiko lehenengo asteburuan

Atzo, Abendualdiko lehenengo Domekea ospatu genduan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri prestatu ditu bakarka eta taldean, Abendualdian eta Gabon-aldian gogoeta eta lan egiteko: hemenBeste alde atetik, Eleizbarrutiko Seminarioak jarduera proposatu dau, beste urte batez, "familian otoitz egiteko". Bost kandelen sorta aurkeztu dau, Abendualdiko domekaz domeka lehenengo laurak bizteko eta bosgarrena Gabon-aldian: hemen.

Abendualdia eta Gabon-aldia prestatzeko proposamena

Koloretako txabola eraiki zure parrokian, erakundean, taldean, familian… eta prestatu Jesusen jaiotza.

Eleizbarrutiko Seminarioaren Abendualdiko erretiroa

Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak zuzendu eban zapatuz Eleizbarrutiko Seminarioaren Abendualdiko erretiroa.

VI. EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketa Meatze-inguruan

Zapatuz, Meatzaldea-Zona Minera Pastoral Barrutiko berrogei lagun inguru batu zan goiza Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa (VI EEE) ezagutzeari eskaintzeko. Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendari eta Pastoral Barrutiko kidearen gidaritzapean, ekintzen karta-jokoaz baliatuz, “bizitasunez, aberastasunez eta sinodo-senez betetako alkarrizketan jardun eben, PBan egiten diharduena eta datozan kurtsoetarako lehentasun barriak ezagutu ahal izateko”, azkenean Alex Andreu abadeak azaldu ebanez. 

Abendualdiko erretiroa Ekintza Katolikoaren eskutik

Zapatuz, Eleizbarrutiko Ekintza Katolikoak Abendualdiko erretiroa ospatu eban Getxoko Maria Suspertzailea Gogarte Etxean. Oraingoan, EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) mobimentuak antolatu eban eta Fernando Allende izan zan laguntzilea. Josema Incierte EKO/ACGko presidenteak azaldu dauanez, “Jaisten dan horrengan arreta jarri, hau da, gure bidelagun izateko eta gure sufrimentuak eta gure ingurukoenak arintzeko  beheratu egiten dan Jainkoaren Semearengan arreta jarri. Jesusek egin ebazan askotariko sendaketen bidez gororatu geinke esku onetan gagozala, baldintza onetan Jauna gerturatu dakigun eta zutik jarri gaizan, bizia emon deigun.Jainkoaren Hitza dastatuz, “greratzeko” uste sendoa barritu gura dogu, Jeremiasek lez, etorkizun hobean itxaropena jarriz eta Jainkoaren maitasunaren lekuko izanik edonon gagozala be, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoan jasota dagoan lez. Atseginez bizi izan genduan eguna, alkarturik eta otoitz eginez eta, azkenean Eukaristia ospatu eta gure fede eta itxaropena barrituz, Abendualdiari hasiera emonez.

Gazteen Munduko Egunaren prestaketa

Tabira Pastoral Barrutiko (PB) 20 lagunek parte hartu eben atzo -domekea- 2023an Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Eguna prestatzeko eta sustatzeko.

Otoitzaldia topaketaren amaieran

GME 2023 prestatzeko topaketa

Laneko Pastoraltzaren jardunaldi orokorrak

“Heriotza gehiagorik ez lanean, eta ahalegindu gaitezan hori lortzen”, Frantzisko AIta Santuaren berbak jasoten dituan goiburuaren haritik osptatu dira asteburuan, Ávilan Laneko Pastoraltzaren XXVIII. Jardunaldi Orokorrak, 30 Eleizbarrutitako 100 lagun ingururen partaidetzagaz eta, azkenean adierazo ebenez, “gogoeta, bizikidetza, ospakizun eta salaketazko giroan”. Partaideen esanetan, “biziki kezkatzen gaitu laneko osasun eta segurtasunik ezak egunero eragiten dauan egundoko eta bidegabeko minak”. Gogoratu ebenez, 2021ean, miloe bat inguru istripu gertatu da lanean eta 741ek heriotza eragin dabe. 

Mariano Sanz Lubeiro Laneko Osasunerako eta Ingurumen-jasangarritasunerako CCOOko Konfederazino Sindikaleko idazkariak eta Miguel Cruz Santiago HOAC mobimentuko Kordobako militante eta Laneko Istripu eta Gaixotasunen Biktimen Andaluziako Alkarteko presidenteak euren berbaldietan nabarmendu ebenez, lana egiten dauana pertsona danez, horretan datza lanaren duintasuna. “Horrexek izan behar dau oinarrizko irizpidea, lanaren zein ekonomia-bizitza osoaren antolamendurako”. Lanean biziaren defentsa egiteko eleiz esperientziak jasoten ebezan hiru  panel be aurkeztu ziran, arazoa agertzera emoteko bideak; akonpainamendua biktimei eta lana erakundeakaz, Eleizbarrutietako hainbat idazkaritzak eginda. 

Jardunaldiei amaiera emoteko, Eukaristia ospatu zan eta zeinu publikoa egin Santa Teresa plazan, alkartasuna, salaketa eta kontzientziazinoa adierazoteko, “lanaren eremuan gertatzen dan ezbeharren zoritxarra agertzera emonez”.

Marimar Gonzalez HOAC mobimentuaren Bizkaiko presidenteak, Eder Cabrejas JOC mobimentukoak eta Juan Mari Lechosa, Jorge Torralbo eta Maire Valdivieso Langile Pastoraltzarako Eleizbarrutiko taldeko kideek ordezkatu dabe gure Eleizbarrutia. 

Bilboko taldea Antonio Aranda Lan Pastoraltzarako EGBko Saileko zuzendariagaz