Barriak
Etiquetado como: Abendu-Aldia
Abendualdiko otoitzaldia bihar Arrupe Etxean
"Dios camina con su pueblo/Jainkoa herriarekin batera doa" goiburuaren haritik ospatuko da Abendualdiko otoitzaldia, Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta. Bihar -abenduak 10, martizena- izango da Arrupe Etxean (Aita Lojendio 2. BIlbao), 19:00etatik 21:00etara.
Hasi da Abendualdia
Hainbat jarduera ospatu da Eleizbarrutian Abendualdiko lehenengo domekan. Gainera, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako taldeak lagungarriak prestatu ditu, domeketako Eukaristietan, katekesian, ikaxtetxeetan edo erakundeetan lantzeko.
Eleizbarrutiak 'pertsona eredugarrien' puzzlea egitea proposatu dau
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak Abendualdirako lagungarriak prestatu ditu. Domeketako Eukaristietan zein katekesian, ikastetxeetan edo erakundeetan erabili daitekez aldi hau prestatzeko. Kurtsorako kartela oinarritzat hartuta, iragarri, ospatu, alkartea eta zerbitzua Egitasmoaren lau alderdiakaz bat datozan lau piezez puzzlea …
Gotzainak gidatuko dau bihar Ministerio Ordenatuaren Abendualdiko erretiroa
"Mariaren begiez" goiburuaren haritik eta Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik, Abendualdiko erretiroa ospatuko da bihar -abenduak 13, eguaztena-, 10:00etatik 13:00era Begoñako Gogarte Etxean, On Joseba Segura gotzainak gidatuta. Ministerio Ordenaturako Idazkaritzatik jakitera emon dabenez, urtero urtarrilean ospatzen diran gogo-jardunen txanda biak aurton, …
Honeek be asteburuko jarduerak dira
Aurreko barrian hainbat jarduera eta ospakizunen barri emon dogu. Abendualdiko azken asteburu hau jardueraz beteta egon danez, beste aitamen batzuk be iritsi dira eta horreek jasoko doguz orain.
Jarduera ugari Abendualdiko lehenengo asteburuan
Atzo, Abendualdiko lehenengo Domekea ospatu genduan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri prestatu ditu bakarka eta taldean, Abendualdian eta Gabon-aldian gogoeta eta lan egiteko: hemen. Beste alde atetik, Eleizbarrutiko Seminarioak jarduera proposatu dau, beste urte batez, "familian otoitz egiteko". Bost kandelen sorta aurkeztu dau, Abendualdiko domekaz domeka …
Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak kolore eta musikaz
Prest dagoz dagoeneko Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak webgune honetan. Koloreak dagoz materialen oinarrian. Alde batetik, Ebanjelizazino Planean erabili diran lau koloreak: orlegia, horia, urdina eta gorria dira edukinen ardatz. Jose Mari Kortazar abadeak konposatutako eta Ana Berrizbeitia Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak Imanolen ‘Udazken …
"4,0 espedizinoa Erdi Arora" egitasmoaren aurkezpena Madrilen
Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.
Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan
Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.
Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan
Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.
Bizkaiko klausurako monjen batzarra
“Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara?”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, maiatzak 31, Hirutasun Santuaren egunez, klausurako lekaide eta lekaimeen eguna. Ernesto Diaz Klausurako Monasterioetarako Idazkaritzako arduradunak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Jainko familiaren jai honetan, PRO ORANTIBUS EGUNA ospatuko dogu, hain zuzen be, gure bizitzak otoitzaz, gorespenaz eta gure aldeko eta guretzako bitartekotzaz betetzea bokazinotzat daben klausurako lekaide eta lekaimeen agerpena ikusgai jartzeko eguna".
Airlan Industrial SA, enpresarentzat izan da XXII. Enkarterri Hoberantz saria
AIRLAN INDUSTRIAL SA empresari emon deutsoe aurtengo Enkarterri Hoberantz saria. XXII. ekitaldiko sari-banaketa atzo ospatu zan Galdameseko Loizaga torrean, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Enkarterriko Mankomunitateagaz batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz, antolatuta.
'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe
Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.
"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon
Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta.
Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean.
Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak
Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak
Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan
Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.



