27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzainak gidatuko dau bihar Ministerio Ordenatuaren Abendualdiko erretiroa
12.12.2023

Gotzainak gidatuko dau bihar Ministerio Ordenatuaren Abendualdiko erretiroa

"Mariaren begiez" goiburuaren haritik eta Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik, Abendualdiko erretiroa ospatuko da bihar -abenduak 13, eguaztena-, 10:00etatik 13:00era Begoñako Gogarte Etxean, On Joseba Segura gotzainak gidatuta. Ministerio Ordenaturako Idazkaritzatik jakitera emon dabenez, urtero urtarrilean ospatzen diran gogo-jardunen txanda biak aurton, lehenengo aldiz, leku berean ospatuko dira, hain zuzen be Larreako Gogarte Etxean, 2024.eko urtarrilaren 8tik 12ra. Lontzo Zugazagak gidatuko ditu euskerazkoak eta Miguel Angel Esnaolak gaztelaniazkoak. 

Otsailaren 15ean, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) heziketarako jardunaldia ospatuko dabe. Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko Zaintza Hoberako institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz doktoreak jardungo dau, “Biziaren azkena: bioetika, zaintza aringarriak eta akonpainamendua” gaiaren inguruan. 

Maiatzaren 9an, Felix Larrondo VI. bikaritzako lurralde bikarioak gidatuko dau erretiroa Begoñako Gogarte Etxean eta maiatzaren 23an, Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzaren urteurrenak (Diamante, Urre eta Zidarrezko Ezteguak) ospatuko dira.