27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 HOAC mobimentuak sinodo-seneko Eleizari buruzko liburua aurkeztuko dau
13.12.2023

HOAC mobimentuak sinodo-seneko Eleizari buruzko liburua aurkeztuko dau

Bihar, abenduak 14,  "Caminar  juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión" (HOAC argitalpenak, 2023) liburua aurkeztuko da Barria eraikineko lokaletan. Hainbat lagunek bere lekukotasuna emongo dau "talde lanaren frutu eta Eleiza katolikoan sinodo-seneko Eleizaren inguruko ulermenerako lagungarri izango dan liburuaren" aurkezpenean.

Bilboko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) antolatu dau “Caminar juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión” liburuaren aurkezpena. Eloisa Larreak (HOAC) jardungo dau aurkezle- eta moderatzaile-lanetan.

Aurkezpenean, Jesus Martinez Gordo abade eta Esainiako Iparraldeko Teologia-fakultateko katedraddun erretiratu eta II. kapituluaren -Fundamentos  teológicos de la sinodalidad. De una sinodalidad episcopal consultiva a otra corresponsable que, bautismal y ministerial, sea    codecisiva-  egileak parte hartuko dau. Maria Luisa Berzosa lekaime, teologo eta hezitzailea be ekitaldian izango da. Berzosak Gotzainen Sinodoaren Ohiko Batzar Nagusian parte hartu dau (2023ko urria) eta berea da laugarren kapitulua: Sentir con la Iglesia sinodal. Iglesia y democracia. Mari Mar Gonzalez konpromisorako HOACeko arduradun nagusiak kristau langileen mobimentu honek sinodo-prozesuari egin deutsan ekarpena azalduko dau. Liburuan, honako honeen ikuspuntua jasoten da: Maru Megina, Carme Soto, Jesus Martinez Gordo, Carmen Pico, Maria Luisa Berzosa, Pablo A. Genoves, Fernando Diaz Abajo, Silvia Martinez Cano eta Paula Depalma.

Ikuspuntu bibliko, teologiko, laikal eta misiolaria

Liburuan, Eleizako sinodo-senaren inguruko gaiak lantzen dira ikuspuntu bibliko, teologiko, laikal eta misiolaritik. Sinodo-seneko Eleizan, hartu-emon, adostasun eta aniztasunaren garrantzia nabarmentzen da. Ekintza Katolikoko Langile Ermandadearen (HOAC) eginkizuna be aitatzen da eta bere partaidetza sinodo-prozesuan eta baita Ekintza Katoliko espezializatuaren eginkizuna eta emakume laikoek Eleizari egiten deutsen ekarpena be.