18-06-2024 Martes, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Carlos GarcIa de Andoinek “Fernando De Los Ríos. La construcción del estado laico” liburua aurkeztuko dau
13.12.2023

Carlos GarcIa de Andoinek “Fernando De Los Ríos. La construcción del estado laico” liburua aurkeztuko dau

Bihar -abenduak 14, eguena- goizeko 10:30etan, Carlos Garcia de Andoin Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) aurreko zuzendariak "Fernando de los Ríos. La construcción del estado laico” bere liburua aurkeztuko dau Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. 1.). Urrian, Garcia de Andoinek Vatikanoan aurkeztu eban liburua, Isabel Celaa Vatikanoan enbaxadore dana anfitrioi zala eta Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako kardinal eta Gotzainen Batzarreko presidentearen eta Stefano Cecanti La Sapienzako irakaslearen partaidetzaz ospatu zan ekitaldian.

Liburuaren aurkezpenean azaltzen danez, De Los Riosen sozialismoaren sen humanistak PSOEri bere historia errepublikanoan sozialismoaren askatasunagazko konpromiso barria sortzeko aukera emon eutsan eta De los Riosek laguntza emon eutsala Federico Garcia Lorcari, Granadatik New Yorkera eta La Barraca dalakoaz. Lehenengo emakumea be izendatu eban gobernuko goi kargu baterako: Victoria Kent kartzeletarako zuzendari.

Bere ibilbide politikoan hain ezaguna ez dan alderdiaz be hitz egiten da Garcia de Andoinen liburuan: bere laikotasun erlijiosoa. II. Errepublikaren politika laikotzailea gidatu eban ministroa izan zan, lehenengo justiziatik eta, ondoren, instrukzino publikotik.

Garcia de Andoin
Isabel Celaa, Juan Jose Omella, Carlos Garcia de Andoin eta Stefano Cecanti, urrian Vatikanoan liburua aurkeztu zanean.

Bihar, Barria eraikinean, aurkezpen bi

Gainera, beste aurkezpen bat egingo da bihar, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Barria eraikineko lokaletan: “Caminar  juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión” (HOAC argitalpenak, 2023). “una obra coral que representa un paso significativo hacia la comprensión y el avance de la sinodalidad en la Iglesia católica”, a través de varios testimonios. Hainbat lagunek bere lekukotasuna emongo dau “talde lanaren frutu eta Eleiza katolikoan sinodo-seneko Eleizaren inguruko ulermenerako lagungarri izango dan liburuaren” aurkezpenean.