08-05-2024 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kongoko EDaren aldeko azoka solidarioa Algortako Tourseko San Martin parrokian
13.12.2023

Kongoko EDaren aldeko azoka solidarioa Algortako Tourseko San Martin parrokian

Misinoetarako Algortako Tourseko San Martin parrokiako taldeak azoka solidarioa antolatu dau eta domekara arte -abenduak 17- zabalik izango da. Askotariko gauzak -osagarriak, etxeko gauzak, Gabonetako artikuluak, umeentzako liburuak, jostailuak...- eskuratu ahal izango dira eta Mufungako umeek marraztutako Gabonetako postalak erosi, eta batu daiten dirua Kongoko Errepublika Demokratikoko Kanseniako misinora bialduko da.

Misinoetarako taldea orain dala hamabost urte inguru sortu zan Kongoko Errepublika Demokratikoan lanean diharduen misiolariei laguntzeko asmoz.

Askotariko jarduerak garatzen dabez, Kansenia inguruan bizi diran neskato eta mutikoen eskolaratzea sustatzeko.

Aitzurrak

Azokan, urtez urte batzen dan diruagaz heziketa-egitasmoak sustatzeaz gainera, aitzurren egitasmoari be laguntzen jako eta baita herritarrei edateko una eroatea helburutzat daben ekimenak be.

Aldian-aldian, Euskal Herrian egindako tresnak bialtzen dira lurra landu daien

Nkanga