27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erreleboak Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako batzordean
13.12.2023

Erreleboak Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako batzordean

Gaur batzartu dira Bilbon Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideak. Eguneko gai-zerrendako puntuetako bat, batzordean euren mandatua amaitu daben kide biren erreleboa izan da. Teo Uriarte ertzain ohi eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide ohiak, Juli Moreno Somorrostro Ikastegiko irakasleak eta Maria Fernandez Hierro abokatuak batzordea itzi dabe eta Maria Manrique Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako haur eta gazteen taldeko kide eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko presidente ohia eta Carlos Bargos Eleizbarrutiko idazkari nagusi eta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari ohia sartu dira.

Aurrerantzean be, Ministerio Ordenaturako Zerbitzuko arduradun dan Carlos Olabarri izango da Batzordeko zuzendaria. Emakume laiko bik, Gemma Escapa abokatua eta Maria Gomez psikologo eta Lagungo familia biderapenerako Eleizbarrutiko fundazinoko kidea, osotzen dabe taldea.

Gehiegikerien inguruko batzordea 2023

Batzordea, 2019ko irailean sortu zan:

Batzordeak gogoratu dauanez, norbaitek salaketaren bat egin edo eurakaz hartu-emonean jarri gura badau, beren-beregi horretarako dan helbidera idatzi leike: protecciondemenores@bizkeliza.org

Joan dan martxoan, Bilboko Eleizbarrutiak otoitzaldia ospatu eban sexu gehiegikerien biktimen alde, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Gehiago jakiteko: hemen

El obispo, Joseba Segura, primero por la izquierda, se ha hecho presente al inicio del encuentro.