28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Agerkari barria euskeraz Ebanjelioetako pasarteen azalpenakaz
14.12.2023

Agerkari barria euskeraz Ebanjelioetako pasarteen azalpenakaz

Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzuak "Domeka eta jaiegunetarako Ebanjelioak hausnartu", bertsotan. B zikloa lana argitaratu barri dau. Agerkari barri honetan, liturgia urte osoko, hau da B zikloko domeka eta jaiegunetako Ebanjelioetako pasarteen gogoetak jasoten dira euskaraz. Lontzo Zugazaga Martikorena Euskerarako Zerbitzuko zuzendaria da egilea eta, azaldu dauanez, badau berezitasun bat, hain zuzen be "bertsotan idatzita" dagozala. Honako hau, "A" urteari eskainitako I. karpetaren luzapena da. 

Zugazagaren esanetan, lehenengo agerkarian “bertsoak” kantatzeko doinuak jasoten ebazan eranskina eban eta bigarren honetan hiru doinu barri gehitu dira, “bertsoak” dagokien metrikaren arabera abestu ahal izateko.

Agerkaria eskuratu gura izan ezkero, Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzura (Lontzo Zugazaga: 94 466 79 79) edo Jakinbide liburu-dendara jo. Prezioa: 15 euro.