28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Etorkinen lekukotasunak Zornotzan
14.12.2023

Etorkinen lekukotasunak Zornotzan

Atzo -eguaztena-, "Etorkinak gure artean. Zelan bizi dira? Acogemos a los migrantes?" goiburuaren haritik, mahai-ingurua ospatu zan Zornotzako Zelaieta aretoan. Esther Crespo Fede-zabalkunde eta Katekesirako IV. eta Vi. bikaritzetako arduradunaren esanetan, VI. EEEak nabarmentzen dauan begirada hori gauzatu gura izan dabe, alkarte abegitsu eta barneratzaile izateari begira urrats bat emonez.

Atzo Zornotzan ospatu zan saioan, Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Marije Calvok, parte hartu eban eta emakume nikaraguar biren lekukotasunak entzun ziran. Antolatzaileen esanetan, “gure alkarteetan, egundoko erronka dogu aurrez aurre abegitu eta barneratzaileagoak izateko”.

Etorkinak Zornotza
Etorkinak Zornotza