28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, Caritasen Gabonetako kanpaina
15.12.2023

Asteburuan, Caritasen Gabonetako kanpaina

Cáritas Bizkaia erakundean nabarmentzen dabenez, "gure izaeraren oinarria, besteakazko hartu-emona da", eta geure burua ezin dogu izaki bakartu eta bereizitzat hartu. Cáritas Bizkaia erakundeak aldarrikatu dauanez, "Gabonetako kanpaina hau alkarregaz ospatzea, gure fedearen lekukotasuna emotea da eta gure begiradaren eta ekintzaren erdian pertsonen aldeko, batez be behartsuenen, txikienen eta munduaren logika pragmatiko eta indibidualistak babes barik izten dituanen aldeko maitasuna jartea". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen

Kanpaina honetan, dei egiten jaku Jesusi gure etxeetan sartzen itzi deiogun eta gugaz geratu daiten egun esanguratsu honeetan. Caritasetik esaten jakunez, “mundu osoan zabalduta dan familia lez ospatu gura doguz Gabonak, Frantzisko Aita Santuaren deia geure eginez: “abian dan Eleiza” izan, alkarte abegitsu eta barneratzaileak sustatuz”, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren aurtengo azpimarrak eskatzen deuskun lez.

Abegi egin

“Hator! Estás en casa” kanpaina, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak egun honetarako idatzi dauan mezuan azaltzen dauanez, deia da, besteei abegi egin deiegun, “etxean sentitu eta aske izan daitezan”. Horregatik eskatzen dau: “Gure etxeak etxe izan daitezala gehien behar gaituenentzat. Emon deiegun besteei be esateko, egiteko, izateko… aukera eta horrek eragina izan daiala guregan eta pentsaeraz aldatzera eroan gaizala”. Unzuetak dei egiten dau, Gabonetako kanpaina hau “gure fedearen lekukotasuna emonez bizi daigun eta gure begiradaren eta ekintzaren erdian pertsonen aldeko, batez be behartsuenen, txikienen eta munduaren logika pragmatiko eta indibidualistak babes barik izten dituanen aldeko maitasuna jarriz. Zabaldu daiguzan gure bihotzak Jesus gure Jaunaren deia entzuteko eta alkarte abegitsu eta barneratzaileak egiteko”. Gutuna osorik: hemen

Abegi egitea, “etxe, familia izatea da”
Etxea, eroso eta atsegina izan arren, ez da leku fisikoa bakarrik: etxea, leku afektiboa da eta bertan pertsonak abegia, onarpena, maitasuna eta segurtasuna sentitzen ditu.