17-04-2024 Miércoles, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainak Eleizaren inguruko gaurkotasuna aztertuko dau astelehenez Bidebarrietan
15.12.2023

Gotzainak Eleizaren inguruko gaurkotasuna aztertuko dau astelehenez Bidebarrietan

Bilboko Udalak kudeatzen dauan eta Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian ospatuko dan Bidebarrieta Kulturgunea eremuan, "gaurkotasun-bilkurak" dalakoaren ekitaldi barria ospatuko da datorren astelehenez, abenduak 18, 19:00etan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da protagonista eta Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek gidatuko dabe saioa.

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Eleizak Bizkaian eta Europan bizi dauan egoerari eta etorkizunari begira dituan erronkei buruz hitz egingo dau eta baita, gaurkotasunez betetako beste hainbat gairen eta gure Eleizbarrutian gehiegikerien biktimak onbideratzeko garatutako ekintzen inguruan be.

“Gaurkotasun-bilkurak”

Ziklo dibulgatzailea da eta, zehaztasunetik, gori dagozan gaiak sakontasunez aztertea da xedea, akademizismotik ihes eginez. Horretarako, gai bakotxean adituak diran pertsonengana joten dabe, dagokien gai horretan ahalik eta argien eta errazen jardun daien.

Bidebarrieta Kulturgunea

Bidebarrietako liburutegian (Bidebarrieta, 4) kulturari eskaintzen jakon eremua da. Besteak beste, kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea da helburua.

Sarrera, dohainik eta libre da leku guztiak bete arte. Bertaratzeko aukerarik ez dauanak Bidebarrieta Kulturgunearen YouTube kanalean streaming bidez jarraitu leike ekitaldia.

Mons. Joseba Segura