Barriak
Etiquetado como: Kultura
Anabella Barroso, Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkarteko presidente
Anabella Barroso Arahuetes, Bilboko eleizbarrutiko laiko eta Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (AHEB-BEHA) zuzendaria Espainiako Eleizako Artxibozainen Alkarteko presidente izendatu dabe. Izendapen hau Madrilen, otsailaren 24 eta 25ean ospatu dan Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren 272. batzarrean gertatu da.
"Durangoko basilikaren misterioak", Ondarearen Europako Jardunaldietan
Urrian ospatzen diran Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, Durangoko Vicente Zabala alkarteak "Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikaren misterioak" berbaldia antolatu dau. Bihar, urriak 16, izango da Andra Mari basilikan, 19:00etan, Durangon San Faustoren omenez ospatzen diharduen jaien testuinguruan.
Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan
Avellanedako Batzar-etxean dagoan Enkarterriko museoan datorren domekara arte -apirilak 27- zabalik izango dan erakusketa dago ikusgai. Balio handiko hogeta hamazortzi pieza -erretaula, irudi eta margolanak- batu dabez, Jesus Muñiz Petralanda historialariak XIII eta XVI gizaldien artean Bizkaiko ondarean arrasto esanguratsua itzi dauan gotikoari buruz egin dauan lanaren …
Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenen IV. ekitaldia, zuzenean
Ekitaldia gaur -martxoak 20, eguena- izango da BBK aretoan, goizeko 11:00etan.
Bihar banatuko da Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena
Kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamenak hamar urte betetzen ditu, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena betetzen dan urtean. IV. ekitaldi honetan aitamena jasoko dabe, liturgiarako lagungarriak itzultzen dituan "Euskal baliabideak taldeak", Inmaculada Gallastegik eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) …
Abesbatzen Nazinoarteko Biltzarra Santurtziko Gorka Deuna eleizan
Gaur arratsaldez emongo jako hasiera Süaanturtzin, Gorka Deuna parrokian, azaroaren 2ra arte ospatuko dan Abesbatzen Nazinoarteko Biltzarra. Ekitaldi honetan, bost taldek parte hartuko dabe eta Pedro Guallar organo-joeak eta Celia Alcedo sarturtziar sopranoak errezitaldia eskainiko dabe, hain zuzen be, gaur arratsaldez, jaialdiari hasiera emonez.
Ondare kultural erlijiosoari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon
Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatuta, Eleizaren Kultur Ondareari buruzko XLII. Jardunaldiak ospatuko dira. Aurtengo ekitaldian, honako gai hau landuko da: "Ondare kultural erlijiosoa, ohitura, modernitatea eta jasangarritasuna".
Gotzainak Eleizaren inguruko gaurkotasuna aztertuko dau astelehenez Bidebarrietan
Bilboko Udalak kudeatzen dauan eta Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian ospatuko dan Bidebarrieta Kulturgunea eremuan, "gaurkotasun-bilkurak" dalakoaren ekitaldi barria ospatuko da datorren astelehenez, abenduak 18, 19:00etan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da protagonista eta Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek gidatuko dabe saioa.
Asteburuan, "Open House" jardueraren hasiera
Urriaren 7 eta 8an, 65 eraikin eta eremu publikotatik gora erakutsiko dituan "Open House" jardueraren ekitaldi barria ospatuko da Bilbon. "Uri (im)materiala" goiburuaren haritik, aurtengo egitarauak alderdi honeen inguruan hausnartzeko bidea emongo dau: uria egokitzen dauan alderdi ukigarri eta ukiezina, arkitekturaren eta urigintzaren ingurune, gizarte eta ekonomia …
Eleizbarrutiko erakundeak Ondarearen Europako Jardunaldietan
"Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial", goiburuagaz aurkeztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. ekitaldia BIzlaian. Kultur ekitaldiok urrian ospatuko dira, askotariko ikuskizunak eskainiz: ibilaldi gidatua Santa Agedara, berbaldi-kontzertua Begoñan organo-kontzertu bat zelan prestatzen dan ikusteko edo tailer-berbaldia …
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.
Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik
Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez.
Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.
Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?
Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.



