20-05-2026 Miércoles, VII semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Kultura

20.09.2023

Kristautasunaren jatorriei buruzko gogoeta Deustuko Unibertsitatean

Gaur, 2023-2024 ikasturtearen hasiera ospatu da Deustuko Unibertsitatean. Egunari hasiera emoteko, Eukaristia ospatu da kapera gotikoan On Joseba segura Bilboko gotzaina buru dala. Ondoren, ekitaldi nagusia ospatu da eta, lehenengo eta behin, Stella Solernou idazkari nagusiak2022-2023 ikasturteko oroitza-txosten akademikoa irakurri dau. Honen ostean, Carmen Bernabe Ubieta

06.09.2023

Ezagutu gura dozu Durangoko Andra Mari basilika?

Durangoko Turismo-bulegoak bisita gidatu bi egingo ditu datorren zapatuz, irailak 9, Durangoko Andra Mari basilika barrutik ikusteko. Lehenengoa, gaztelaniaz, goizeko 10:00etan izango da eta bigarrena, euskeraz, eguerdiko 12:00etatn. Jardueragaz bat egin gura dauanak, aurretik izena emon behar dau 94 603 39 38 telefonora deituz edo turismo@durango.eus helbide elektronikora …

05.09.2023

Euskal Herriko 12 herritan garatuko da "Camino Escena Norte" egitaraua

Eleiz Museoko klaustroan aurkeztu zan atzo -astelehena- "Camino Escena Norte (CEN)" deitutako egitasmoa. Honen bitartez, trukea sustatu gura da arte eszenikoen arloan, irailaren 17tik urriaren 22ra garatuko dan egitarauaren haritik 60 lekutan, Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskal Herrian eta Nafarroan. Gehiago jakiteko: hemen

22.07.2023

Bihar inaugurauko da Felipe Arrese Beitiaren bustoa Otxandion

Bihar -domeka-, ordu batean, Felipe Arrese Beitiaren (Otxandio, 1841.eko maiatzak25-1906.eko urtarrilak 16) eskultura inauguratuko da Otxandion, eleizaren ondoan dagoan Andikoa plazan. Arrese Beitia, idazle eta olerkari izateaz gainera, gai erlijiosoak lantzen zituan eskultorea izan zan eta, batez be, altarak, irudi erlijiosoak eta kurutzeak egin ebazan.

01.06.2023

Eleizbarrutiak mahaia sustatu AAren erabilera etikoa eragiteko komunikabideetan

Kultur Erakundeen BIlboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatu eta atzo -eguaztena-, goizez Euskalduna jauregian eta arratsaldez Barria eraikineko lokaletan ospatu zan "Komunikazinoa eta Adimen Artifiziala (AA)"  gaiari buruzko jardunaldian, hainbat komunikabide (Berria, El Correo, Radio Bilbao Cadena Ser, COPE Bilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia), Euskal Eleizbarrutietako …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2518 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
14.05.2026

Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun

Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor. 

13.05.2026

Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da

Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.

13.05.2026

Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?

Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen). 

12.05.2026

Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon

"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez. 

11.05.2026

Asteburuko argazkiak

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.

11.05.2026

"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com

10.05.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.
09.05.2026

Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago

Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.

08.05.2026

Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta

Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan. 

08.05.2026

Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian

Orain dala egun batzuk jakinarazo genduanez, 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadearen homiliak, erretiroak, berbaldiak, gogoetak, txostenak, azalpenak, gutunak eta artikuluak jasotzen dituan "Obrero fiel del Reino de Dios" liburua argitaratu da. Datorren eguenez, maiatzak 14, aurkeztuko da Barrian (Plaza Barria, 4, 1.), 18:30etan, Juan Mari Lechosari eskainita argitaratu barri dan beste honegaz batera: "Juan Mari Lechosa: una vida entregada y compartida. Testimonio de fe y esperanza". Biak erosteko aukera izango da aurkezpenaren egunean. 
Emaitzak orrialdeka