Edel Mary Quinn (1907/09/14–1944/05/12) irlandar misiolari laiko eta Mariaren Leginoko kide izan zan.
Aitaren ikasketak -banku-ofiziala- zirala-eta, familia Irlandako hainbat uritan bizi izan zan. Klaratar bihurtzea zan bere nahia, baina gaztetan gaixotu eta ezin izan eban egin eta Mariaren Leginoan parte hartzen hasi zan. Hogei urte ebazala, mobimentuan sartu zan Dublínen eta uriko auzo pobreenetako pertsonei laguntzen jardun eban.
Misiolaria
Edel Mary Qinn, misiolari izan zan eta buru-belarri jardun etan Ekialdeko eta Erdialdeko Afrikan. . ue una misionera muy activa en África Oriental y Central. 1936an joan zan Mombasara. Zazpi urte eta erdiz bere gaixotasunaren aurka borrokatuz, Leginoaren ehunka talde eta batzorde eratu eban gaur egungo Tanzania, Kenya, Uganda, Malaui eta Maurizion. Ez eban sekula osasunik izan eta Nairobin, Kenya, hil zan 1944an.
1956an sartu zan berau dohatsu autortzeko kausa. 1994ko abenduaren 15ean, San Joan Paulo II.ak beneragarri izendatu eban eta berau dohatsu autortzeko kausak jarraipena izan dau harrezkero.
2025ean, Mariaren Leginoa mobimentuak 75 urte bete ebazan Bilbon.








